Florence Griffith-Joyner

Wikipedia, Entziklopedia askea
Florence Griffith
Florence Griffith
Datu pertsonalak
Izen osoa Florence Griffith-Joyner
Ezizena "Flo Jo"
Jaio 1959ko abenduaren 21a
Los Angeles, Kalifornia (Ameriketako Estatu Batuak)
Hil 1998ko irailaren 21a
Mission Viejo, Kalifornia (Ameriketako Estatu Batuak)

Florence Griffith-Joyner, jaiotza-izenaz Florence Delorez Griffith, baita ere Flo-Jo izenarekin ezaguna (Los Angeles, Kalifornia, AEB, 1959 - Mission Viejo, Kalifornia, AEB, 1998), estatubatuar atleta izan zen.

Biografia

Zazpi urterekin hasi zen lasterketetan parte hartzen. Hogei urte zituela, atletismoa utzi behar izan zuen, familia aurrera atera ahal izateko. Baina, Bob Kersee entrenatzaile ospetsuak beka bat lortu zion UCLA Unibertsitaterako, eta 1984an, Los Angeleseko Olinpiar Jokoetan, urrezko domina lortu zuen 20 metroko lasterketan. Florence Griffith oso ezaguna egin zen bere makillaje ikusgarriarengatik, eta, batez ere, zerabiltzan azazkal izugarri luzeengatik. 1987an, Erromako Munduko Txapelketan, zilarrezko domina lortu zuen. Ben Johnson lasterkariaren gomendioz, giharrak indartzeko programa trinko batean parte hartu zuen, eta programa hura bukatuta, sekulako markak lortu zituen: 10.49 segundo 100 metrotan (gizonezko askoren marka hoberenetik gora), Seuleko Olinpiar Jokoetarako hautaketa probetan. Seulen, 1988an, 100 metro, 4 x 100 eta 200 metroko lasterketak irabazi zituen, baina Ben Johnson dopin egiteaz akusatu zutenean, zalantzan jartzen hasi ziren Griffithen markak. Hurrengo urtean bertan erretiratu zen, mediku kontrol derrigorrezkoak ezartzeko bezperetan.

Atletismoa utzita, arropa-diseinatzaile gisa hasi zen lanean, eta haurrei laguntzeko programa askotan parte hartu zuen. 1996an, bere burua prestatzen hasi zen berriro, Atlantako Olinpiar Jokoetan parte hartzeko, baina eskuineko zangoan min hartuta, bertan behera utzi behar izan zuen ahalegina. 38 urterekin hil zen, garuneko apoplexiaz.

Palmares hautatua

Palmaresa
Olinpiar Jokoak
Zilarra 1984ko Udako Olinpiar Jokoak (Los Angeles) 200 metroko lasterketa
Urrea 1988ko Udako Olinpiar Jokoak (Seul) 100 metroko lasterketa
Urrea 1988ko Udako Olinpiar Jokoak (Seul) 200 metroko lasterketa
Urrea 1988ko Udako Olinpiar Jokoak (Seul) 4 x 100 metroko lasterketa
Zilarra 1988ko Udako Olinpiar Jokoak (Seul) 4 x 400 metroko lasterketa
Munduko Atletismo Txapelketak
Urrea 1987 (Erroma) 4 x 100 metroko lasterketa
Zilarra 1987 (Erroma) 200 metroko lasterketa

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Florence Griffith-Joyner Aldatu lotura Wikidatan