Edukira joan

Floridan Donald Trump hiltzeko saiakera

Floridan Donald Trump hiltzeko saiakera
Irudi
Mapa
Motatiroketa
assassination attempt (en) Itzuli
Honen parte daDonald Trump 2024 presidential campaign (en) Itzuli
Data2024ko irailaren 15a
KokalekuTrump International Golf Club (en) Itzuli
Estatu burujabeAmeriketako Estatu Batuak
Koordenatuak26°39′58″N 80°05′54″W / 26.6661°N 80.0983°W / 26.6661; -80.0983
Parte-hartzaile
HelburuDonald Trump
Pertsona hilak0
Pertsona zaurituak0
Nork ikertuaFederal Bureau of Investigation, Ameriketako Estatu Batuetako Isilpeko Zerbitzua eta Palm Beach County Sheriff's Office (en) Itzuli
ArmaSKS (en) Itzuli
Atxilotu kopurua
1
Multimedia
Hashtag (en) Itzuli#trumpassassinationattempt2
Ryan Wesley Routh.

2024ko irailaren 15ean Donald Trump hiltzeko saiakera bat izan zen, AEBko Florida estatuko West Palm Beach hirian. Politikari hori hiltzeko bigarren saiakera izan zen, urte berean. Trump golfean jokatzen ari zen bitartean gertatu zen. Antza, erasoa prestatzen ari zena, Ryan Wesley Routh, 58 urteko gizona, atxilotu zuen Ameriketako Estatu Batuetako Zerbitzu Sekretuak. Atxilotuak ez zuen tiro egin, eta ihes egiten ari zenean atzeman zuten. FBI erakundeak hilketa-saiakeratzat ikertu zuen gertakaria.[1]

Zerbitzu sekretuek AK-47 errifle batekin armatuta zebilen gizonezko bat atxilotu zuten, West Palm Beach hiriko (AEB) golf zelai inguruan, Trump golf zelaian zegoela. «Tiroak egon dira nigandik gertu, baina zurrumurruak zabaltzen hasi aurretik, zera nahi dut aditzea: ondo nago!», adierazi zuen AEBetako presidentetzarako hautagaiak, ohar bidez. FBIk egindako aurreneko ikerketek diotenez, atxilotuak ez zuen tirorik jo; zerbitzu sekretuek, ordea, bai. Ric Bradshaw, West Palm Beacheko sheriffak, eman zituen operazioaren xehetasunak, eta, azaldu zuenez, gizon errifleduna golf zelaiko hesitik gertu atzeman zuten, presidente ohia zegoen lekutik 300-500 metrora, sasietan ezkutaturik. Zerbitzu sekretuek tiro egin zioten armadunari, eta hura ihes egiten saiatu zen furgoneta beltz batean; minutu batzuk geroago errepidean atxilotu zuten. Sasien artean AK-47 erriflea, bi motxila eta kamera bat aurkitu zituzten.[2]

Ryan Wesley Routh izan zen poliziak atxilotu zuen susmagarria. Hawaiiko 58 urteko egoiliar bat, bere bizitzaren zatirik handiena Greensboron (Ipar Karolina) bizi izan dena. Ryan eta bere semea Hawaiiko eraikuntza enpresa baten jabeak dira. Trump aldeko bozeramalea izan bazen ere, azken urtetan Ukrainiaren aldeko aktibista erradikala bihurtu zen. Routhek hainbat kargu kriminal zituen aurretik, 2002an "arma hilgarri eta suntsipen handiko bat edukitzeagatik" ezarritako kondena barne, eraikin batean arma automatiko batekin gotortu ondoren. Routhen aurkako beste kargu batzuek lapurtutako gaien igarotze eta edukitze arau-hausteak jasotzen zituzten.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]