Florisel de Niquea

Wikipedia, Entziklopedia askea

Florisel de Niquea XVI. mendean Feliciano de Silvak idatzi zuen zalduneria liburu espainiar bat da, amadistar zikloko hamargarrena, lehen aldiz 1532an Valladoliden inprimatu zena. Bere izenburu osoa La crónica de los muy valientes y esforzados caballeros don Florisel de Niquea y el fuerte Anaxartes hijos del muy excelente príncipe Amadís de Grecia da. Liburu honen egileak aurretik Lisuarte de Grecia eta Amadis de Grecia ere idatzi zituen.

Edizioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Florisel de Niqueak arrakasta esanguratsua izan zuen, sei aldiz behintzat berrinprimatu baitzen: hiru Sevillan (bat 1536an eta beste biak 1546an), beste bat Lisboan (1566) eta beste bi Zaragozan (1584 eta 1587)

Liburuaren banaketa eta ustezko jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan hau bi liburutan banatzen da, lehenak hirurogeita bederatzi atal eta bigarrenak hirurogeita lau dituelarik. Itzulpen faltsuaren topikoa jarraikiz, testua jatorrian grezieraz Argineseko erregina zen Zirfeak idatzi zuela esaten da, eta ondoren latinera itzulia, nondik ustez Feliciano de Silvak gaztelaniara itzuli zuen.

Istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan honetako orrialdeetan Amadis de Grecia eta Florisel de Niquearen eta honen anaiordea zen Anaxartesen abenturak kontatzen dira, azken hau Amadis de Greciak eta Kaukasoko erregina zen Zaharak ezkontzatik kanpo izandako semea. Pertsonaiak Amadis eta Galaorren eredu amadistarraren arabera eginak daude, soilik lan honetan, protagonista nagusia, Don Florisel maitale ez konstantea delarik eta Anaxartes, bigarren protagonista, oso leiala.

Don Floriselek, Brimartes Apoloniakoa erregearen alaba zen Helenaz maitemintzen bada ere, baditu beste harreman batzuk eta ezkontzaz kanpoko bi seme-alaba: Florarlán de Tracia, Arlanda de Tracia printzesaren semea, eta Diana, Guindaya uharteko erregina zen Sidoniaren alaba. Lan honetan Don Farlanges de Astrak ere paper garrantzitsu bat du, Don Floriselen lagun ona dena, Anaxartesen arreba bikia den Alastrexereataz maitemintzen dena.

Kronologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zalduneria liburuen generoan oso ez ohikoa bada ere, lan hau bere kokapen kronologikoarekin hasten da, lehen liburuko lehen ataleko lehen lerroetan aipatzen denez, Zahara erreginak Anaxartes eta Alastraxerea bikiak 115ean erditu baitzituen.

Jarraipenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Feliciano de Silvak liburu hau Rogel de Greciarekin jarraitu zuen, Florisel de Niquea lanaren hirugarren zatia dena. Lan hau Pedro de Lujanek jarraitu zuen Silves de la Selvarekin. Silvak alde batera utzi zuen Lujanen lana eta 1551n Cuarta Parte de Don Florisel de Niquea izenburuko liburu handi bat idatzi zuen, amadistar ziklo espainiarraren azken liburua izan zena. Mambrino Roseok italieraz Silves de la Selvaren jarraipen bat idatzi zuen, Esferamundi de Grecia izenekoa.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]