Floyd Mayweather Jr. vs. Conor McGregor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Floyd Mayweather Jr.
vs.
Conor McGregor
Floyd Mayweather, Jr. (ezkerrean) eta Conor McGregor (eskuinean)
Datuak
Data2017ko abuztuaren 26a
LekuaAmeriketako Estatu Batuak T-Mobile Arena, Las Vegas, AEB
BoxeolariakAmeriketako Estatu Batuak Floyd Mayweather, Jr.
"Money"
Irlanda Conor McGregor
"The Notorious"
EmaitzaMayweatherrek McGregor 10. roundean K.O. teknikoz garaitua

Floyd Mayweather Jr. vs. Conor McGregor, baita The Money Fight eta The Biggest Fight in Combat Sports History (euskaraz Diruaren Borroka eta Borroka Kirolen Historiako Borroka Handiena), 2017ko abuztuaren 26an AEBetako Las Vegas hiriko T-Mobile Arena kirol pabiloian ospatutako boxeo borroka bat izan zen.

Bi boxeolariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Borroka honetan Floyd Mayweather, Jr. (40 urte) estatubatuar boxeolaria eta Conor McGregor (29 urte) irlandar borroka arte mistoetako pisu arinetako txapelduna lehiatu ziren. Mayweatherrek jada zuela 2 urte erretiroa hartua zuen, pisu maila ezberdinetako 11 munduko boxeo txapelketa irabazi, bere ibilbide profesionaleko borroka guztiak irabazi eta inork garaitu gabe historiako boxeolari onenenetakoen artean sailkatuta.

Hedabideetako oihartzuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Borroka honek mundu osoko hedabideetan sekulako ohiartzuna izan zuen, bai boxeo klasikoaren izar handi bat nahiz borroka mistoetako izar berri eta oso mediatiko bat lehiatzen zirelako, eta baita bien arteko desorekarengatik ere, Mayweatherrek jada 40 urte eta 29 urtetako gizaseme baten aurka borrokatu behar zuelako eta McGregorrek borroka mistoetako txapelduna izaki, boxeo klasikoaren borroka teknika ikasteko eta prestatzeko hiru hilabeteko epea besterik ez zuelako izan, horrek zekarren desabantaila handiarekin, bai batentzat adinarengatik nahiz bestarentzat kirol modalitatearengatik.

Kritikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Borroka honen aurkako kritikari ugari ere agertu ziren: alde batetik, boxeo klasikoaren zaletu eta jarraitzaile sutsuek borroka hau antzerki, zirku edo ikuskizun hutsa zela aipatzen zuten, boxeo borrokarik ez zela, eta Mayweatherrek kolpe bat edo bitan MacGregor lozorroan utziko zuela. McGregorrek borroka irabaziko zuela ere aipatzen zuen gutxiengo bat bazen, baina gehienak Irlandako aberkideak.

Bestelako kritika, borroka dirua egiteko aitzaki hutsa besterik ez zela izan zen, Mayweatherrek estuasun ekonomikoak zituela eta behin erretiroa hartua zela borrokatzera derrigortua izan zela, zorrak kitatzeko asmoz. Askok Mayweatherri "Money" ezizenez asmo zitalez deitzen zioten, galdutako dirua zela eta. Bestalde, McGregor ere izar mediatiko berria zen, bereziki izaera ahoberoa eta itxuraz harroputza zela eta, hedabideen harreta erakartzeko gaitasun handia zuen, preseski borrokak eta batez ere ikuskizunak behar zuen gizasemerik egokiena. Irlandarrak boxeo borrokan honetan teknikoki desabantaila handia zuela garbi zegoen, baina diru kopuru itzela irabazteko aukera ere bai, bai eta bere kiroletik kanpo mundu mailan oraindik eta ospetsuagoa egiteko ere.

Borroka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Epaile nagusia: Robert Byrd
  • Bestelako epaileak: Burt Clements, Dave Moretti eta Guido Cavalleri

Lehenbiziko lau erasoetan McGregor gogo biziz borrokatu zen, boxeatzeko eta Mayweatherri borroka aldapan gora jartzeko gaitasuna erakutsiz. Bosgarren erasotik aurrera indarra galtzen hasi zen, eta ordura arte zain zegoen eskarmentu handiko Mayweather irlandarra bortizki jipoitzen hasi zen, borroka noraezean eta erreakziorik gabe lagaz. Hamargarren erasoan, Mayweatherrek McGregorri sekulako kolpeak ematen ari zitzaizkiola eta irlandarrak bere burua jada defendatzeko gai ez zela eta kornoterik gabe lurrera joan zitekela ikusirik, epaileak K.O teknikoz borroka amaitutzat ematea erabaki zuen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]