Floyd Patterson

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Floyd Patterson
Boxbelt Heavychamp.png
Bizitza
Jaiotza Waco (Texas)1935eko urtarrilaren 4a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza New Jersey2006ko maiatzaren 11 (71 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (prostatako minbizia)
Lanbidea
Lanbidea boxeolaria
IMDb nm0666206 eta ch0057136
Floyd Patterson 1962an.

Floyd Patterson (Waco, Ipar Carolina, AEB, 1935eko urtarrilaren 4a - New Paltz, New York, AEB, 2006ko maiatzaren 11a) estatubatuar boxeolaria izan zen; munduko eta Olinpiar Jokoetako txapeldun.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurra zela familia Brooklynera joan zen bizitzera. Gaztetan Wiltwyck Schoolera bidali zuten ikasketak egitera, eta boxeoa ere eskolan ikasi zuen. New Yorkera itzuli zenean, Golden Gloves lehiaketa ospetsuan parte hartu zuen, eta pisu ertaineko txapeldun izan zen 1951 eta 1952. urteetan.

1952ko Olinpiar Jokoetan Helsinkin (Finlandia) borrokaldi guztiak irabazi zituen, eta horren ondoren profesional egin zen. Profesional gisa, bere lehenengo 36 borroketatik bakarra galdu zuen.

1956an, Archie Moore mendean hartuta, pisu astuneko munduko txapeldun izan zen, pisu astunen historiako txapeldun gazteena, profesionaletako titulua lortzen zuen lehenengo olinpiar txapelduna.

Lau aldiz defendatu zuen titulua, 1959an Ingemar Johansson suediarraren aurrean galdu baino lehen. Urtebete geroago bost borrokalditan menderatu zuen Johansson, eta pisu astuneko titulua galdu ondoren berriro irabazten zuen lehenengo boxeolaria izan zen. Zenbait borrokalditan defendatu zuen titulua, Sonny Listonen aurrean galdu baino lehen (1962).

1972an Muhammad Aliren kontra borrokatu zen, eta galtzaile atera zen. Hura izan zuen azken borroka.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Floyd Patterson Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]