Fluboxamina
Fluboxamina konposatu organikoa da, C15H21F3N2O2 formula duena. Konposatu organofluoratua, oxima eta eterra da. Solidoa da. Narritagarria da[1]
Fluboxamina serotoninaren birkaptazioaren inhibitzaile selektiboa eta ezaugarri hori medio botika gisa usatzen da nahasmendu depresiboak eta, bereziki, nahasmendu obsesibo-konpultsiboa tratatzeko. Espainian botika generiko gisa merkaturatzen da[2] eta Frantzian Floxiflal markarekin eta generiko moduan merkaturatzen da[3]. Ahoz hartzen da pilula moduan.
Sintesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fluboxaminaren sintesia hainbat urratsetako prozesua izaten da, 4-trifluorometilbentzonitrilotik edo 4′-trifluorometilbalerofenonatik abiatuta[4][5].
Albo-ondorioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fluboxamina hartzean albo-ondorio ohikoenak goragalea, zorabioak, sexu-disfuntzioa, aho-lehorra, buruko mina, beherakoa eta insomnioa dira[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) PubChem. «Fluvoxamine» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (kontsulta data: 2025-05-12).
- ↑ a b «★ Fluvoxamina 🥇» www.vademecum.es (kontsulta data: 2025-05-12).
- ↑ Fluvioxanine. .
- ↑ LIU, Tao ; SHENG, Rong & HU, Yong-zhou. (2003). Improved method of fluvoxamine synthesis. Journal of Zhejiang University (Medical Sciences) , Volume 32, Issue 05, 441-442 or..
- ↑ «Fluvoxamine - an overview | ScienceDirect Topics» www.sciencedirect.com (kontsulta data: 2025-05-12).