Fluoropolimero
Itxura
Fluoropolimero | |
---|---|
Mota | polimero |
Identifikatzaileak | |
MeSH | D005465 |
Fluoropolimero esaten zaie katea polimerikoan fluor-atomoak eta fluor-karbono loturak dituzten polimeroei. Beren ezaugarri nagusia da erresistentzia handia erakusten dutela disolbatzailekiko, azidoekiko eta basekiko. Guztietan ezagunena polietrafluoroetilenoa edo tefloia da[1].
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fluorokarburoen propietate berak dituzte fluropolimeroak; hau da, ez dira hidrokarburoak bezain sentikorrak van der Waalsen indarrekiko. Hori lagungarria da marruskadura eta itsasgarritasuna murrizteko. Gainera, egonkorrak dira karbono-fluor lotura asko izateak konposatu kimiko bati gehitzen dion egonkortasuna medio. Fluoropolimeroak termoegonkorrak edo termoplastikoak izan daitezke[2].
Hainbat adibide
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beheko taulan fluoropolimero ezagunenak zerrendatzen dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Tefloi. Zientzia eta teknologiaren hiztegi entziklopedikoa. Elhyar fundazioa.
- ↑ Kirsch, Peer. (2004). Modern fluoroorganic chemistry: synthesis, reactivity, applications. Wiley-VCH ISBN 978-3-527-30691-6. PMC ocm56541359. (Noiz kontsultatua: 2024-12-08).