Fluxu-diagrama
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/d/d6/FlowchartExample.png/200px-FlowchartExample.png)
Fluxu-diagrama algoritmo edo prozesu bat burutzeko pauso guztiak irudikatzen dituen diagrama bat da, abiapuntu eta helmuga bakarra dituena. Urratsak modu ordenatuan irudikatzen ditu, horiek gezi batez lotuz. Pauso bakoitzean burutu beharreko jarduera zein motakoa den, itxura desberdineko irudiak erabiltzen dira:
- laukizuzenak burutu beharreko ataza sinpleak irudikatzen dituzte;
- behar diren datuak eta eskuratzen diren emaitzak paralelogramo batez;
- baldintza eta erabakiak erronbo batez;
- eta prozesuaren abiapuntua eta helmuga zirkulu edo izkinak leunduta dituen laukizuzen batez.
Fluxu-diagramak hainbat alorretan erabiltzen dira prozesuak analizatu, diseinatu, dokumentatu edo kudeatzeko.[1]
Fluxu diagramak eta algoritmoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fluxu-diagramekin modu grafikoan egin daitekeena algorimoekin ere egin daiteke tesu moduan. Gaur egunean fluxu diagramak gutxitan erabiltzen dira, algoritmoak askoz erabiliagoak dira prozesuak zehazteko. Algoritmo sinpleak irudikatzeko balio dute, edo algoritmo ez hain zailak deskribatzeko baina lehen mailako deskribapena erakusteko, xehetasun guztiak eman beharrik gabe.
Diagrametako oinarrizko formak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oinarrzko programetan azaltzen diren osagai posibleetako bakoitza forma diferente batekin adierazten fluxu-diagraman. Oinarrizko osagaiak hauek dira:
- Agindua (aldagai bati balio bat esleitzea)
- Sarrera-irteerako agindua (balio bat irakurri edo inprimatzea)
- Baldintza
- Begizta edo Iterazio kontrol-egitura
- Beste prozesu lagungarri bat martxan jartzea
eta horrela adierazten dira fluxu-diagrametan:
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Gabiola, Kepa Sarasola. (1984-06-06). Programatzeko algoritmoak. Ariketa bilduma. UEU ISBN 9788439819714. (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Begizta (programazioa)
- Begizta inbariante
- For begizta
- Iterazio
- Kontrol-egitura
- Programazio
- Repeat begizta
- While begizta