Fobiaherstura-nahasmendu bat da, non pertsonak gehiegizko eta justifikaziorik gabeko beldur eta ikara iraunkorra sentitzen duen objektu, animalia edo egoera baten aurrean (adibidez, araknofobia, fobia armiarmei). Hedaduraz, trastorno psikologikoa izan gabe, pertsona edo giza talde batek zerbaiten aurka duen gorroto jarrera adieraz dezake, hala nola homofobia.