Gibel gizen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Foie gras» orritik birbideratua)
Gibel gizena

Gibel gizen edo urintsu edo gibelki gizena (frantsesez, foie gras, fwa ɡʁɑ ahoskatua) antzara edo ahate bereziki gizenduaren gibela da, sukaldaritzan oso aintzat hartua; frantsesa da jatorriz; leuna eta biguna izaten da, krema edo arrosa kolorekoa[1].

2011an munduan 27.116 tona ekoiztu zituzten[2], %96a ahatekoa izanik[3]. Ekoizle nagusia Frantzia da (19.992 tona 2011n[2]), Bulgaria (2660 tona 2011n)[2], Hungaria (2450 tona 2011n)[2], Espainia (850 tona 2011n)[2] eta Txinaren gainetik.

Prestaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzan hiru era nagusietan egiten dute gibel gizena:

  • Cru edo gordin.
  • Mi cuit edo erdi-egosia, 100 °C baino gutxiagotan pasteurizatua.
  • Cuit edo egosia, baita foie-gras tradizionala deitua, 100 °C baino gehiagotan pasteurizatua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.