Foix

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Fois
 Okzitania
Foix - Château et ville.jpg
Blason du comté de Foix.svg
Administrazioa
Estatua  Frantzia
Eskualdea  Okzitania (eskualdea)
Departamendua Ariège (09) - (hiriburua)
Barrutia Foixeko barrutia (hiriburua)
Kantonamendua Foix
Izen ofiziala Foix
Alkatea Norbert MELER (2014-2020)[1]
INSEE kodea 09122
Postakodea 09100
Demografia
Biztanleria 9.731
% 47 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 53
0
14
15
29
30
44
45
59
60
74
>
75
Aglomerazioa País de Fois
Eremua 19,32 km2
Dentsitatea 499,9 bizt/km2
Kokapena
Koordenatuak 42° 57′ 55″ N, 1° 36′ 25″ E / 42.965277777778°N,1.6069444444444°E / 42.965277777778; 1.6069444444444Koordenatuak: 42° 57′ 55″ N, 1° 36′ 25″ E / 42.965277777778°N,1.6069444444444°E / 42.965277777778; 1.6069444444444
Foix hemen kokatua: Frantzia
Foix
Foix
Foix (Frantzia)
Foix hemen kokatua: Okzitania
Foix
Foix
Foix (Okzitania)
Datu gehigarriak
http://www.mairie-foix.fr/

Foix (frantsesez fwa ahoskatua; okzitanieraz: Fois ˈfujs, ˈfujʃ ahoskatua; katalanez: Foix ˈfoʃ ahoskatua) Frantziako Okzitania eskualdeko Ariège departamenduan kokatua dagoen hiria da. 30.000 biztanle ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Foix izeneko herria Foix konderriko hiriburua izan zen. Albitarrek setiatu zuten 1210ean eta Filipe Ausarta Frantziako erregearen osteek, berriz, 1272an. Henrike III.a Nafarroakoa 1604an edo 1607an batu zuen Foixko konderria Frantziako koroara.

Foix konderriak oraingo Ariège departamenduko lur gehienak hartzen zituen. Carcasonako konde Roger II.a eta Foiseko I.ak sortu zuen (1035 / 1038 - 1064). XII - XIII. mendean, Bartzelonako erresumarekin lotua egon zen. Foixko Esklaramundak bere izeba Margarita Monkada-koagandik jarauntsi zituen Bigorreko konderria eta Bearno, Marsan eta Gabarnako bizkonderriak, Monkadako Bearnesek Bartzelonako konderrirainoko zituzten lurrak; hortaz, Castelbo-go eta Andorrako jaurerriak batu zituen.

Gaston I.a Foixkoak (1302 - 1315) konderria banatu egin zuen eta bere seme Gaston II.a Foixkoak (1315 - 1343) Fois, Bigorra, Bearno, Marsan, Gavarda, Donasa eta Andorrako feudoa jaso zituen. Gaston II.ak Castelbongo konderria sortu zuen eta bere seme Gaston III.ak (1343 - 1391) konderria erregearen esku utzi zuen. Oinordekorik gabe hiltzean bere arreba Elisabet I.a jarauntsi zion. Isabel Arginbaldo I.arekin ezkondu eta horien semea Joan I.a izango zen dinastia berriaren (Graili - Foix) lehena. Joan I.a Albreteko Joanarekin ezkondu zen eta horien seme Gaston IV.a Foixkoa 1441an ezkondu zen Nafarroa eta Aragoiko Leonor I.arekin.

Leonor I.a Nafarroakoa hil zenean (1479), bere biloba Frantzisko Febo goratu zuten errege Nafarroan. Gero, Katalina I.a Nafarroakoa Joan III.a Albretekoarekin ezkondutakoan (1486) Albret etxearen pean egon zen eta Piriniooz hegoaldeko lurra Nafarroako koroaren barruan izan zen Aragoiko Fernando II.a Inkisiziokoak Nafarroa inbaditu zuen arte (1512). Henrike III.a Nafarroakoak, IV.a Frantziakoa, Frantziako koroan lotu zuen 1607an.

Herri eta hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Foix Aldatu lotura Wikidatan
  1. (Frantsesez)  Liste des maires au 25 avril 2014, Frantziako Gobernua, https://www.data.gouv.fr/fr/datasets/liste-des-maires-au-25-avril-2014/ .