Fomalhaut

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fomalhaut (izarra)» orritik birbideratua)
Fomalhaut
Aurkikuntza eta kokapena
KonstelazioaPiscis Austrinus
PartaidetzaKastorearen Talde Higikaria eta Izarrarteko Hodei Lokala
Behaketa ezaugarriak
Garaia: J2000.0
Igoera zuzena344,412666 gradu sexagesimal
Deklinazioa−29,6222222 gradu sexagesimal
Astrometria
Distantzia Lurretik25 argi-urte
Magnitude absolutua1,72

Fomalhaut, Alpha Piscis Austrini gisa izendatua (α Piscis Austrini, laburtuta Alpha PsA edo α PsA), Piscis Austrinus konstelazioan kokatuta dagoen izarra da eta zeruan ikus daitekeen izarrik distiratsuenetako bat ere bada. Sekuentzia nagusiko A motako izar bat da eta Eguzkitik 25 argi-urtera dago Hipparcos satelitearen neurketen arabera. 1943. urtetik aurrera, Pollux izarrarekin egin bezala, Fomalhauten espektroa beste izarrak sailkatzeko erreferentzia gisa baliatu da. Vega-motako izar gisa sailkatuta dago, erradiazio infragorrien gehiegizko igorpenak egiten ditu eta hortik ondoriozta daiteke disko zirkumestelar batek inguratzen duela. Fomalhautek, Tw Piscis Austrini K motako sekuentzia nagusiko izarrak eta LP 876-10 nano gorriak izar-sistema bat eratzen dute, nahiz eta gaitzat dugun izarra besteetatik 8 gradura kokatuta egon.

Argi ikusgaia erabilita egin ziren zenbait ikerketek Fomalhaut exoplaneta bat edukitzeko hautagai bihurtu zuten eta metodo hori baliatuta hautagaitza lortu zuen lehen izarra bihurtu zen hala. Alabaina, beranduago egin ziren ikerketek hautagaitza kendu zioten; planeta bat eduki beharrean hedatzen ari den hautsezko disko bat duela uste da gaur egun, talka baten ondorioz sortua. Hautagaitza eman zion argazkia 2008ko azaroan argitaratu zen Science aldizkarian. Planeta-sistema bat duen hirugarren izarrik distiratsuena (Lurretik ikusita) da Fomalhaut, Eguzkia eta Pollux izarren ondoren.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]