Foratata

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Peña Foratata
Penya Foratata
Peña Foratata y Sallén de Galligo.jpg
Geografia
Herrialdea Pirinioak
Mendizaletasuna
Ohiko bidea Formigaldik abiatzen dena

Foratata edo Foratata Haitza (aragoieraz Penya Foratata eta gaztelaniaz Peña Foratata edo Peña Foradata) Pirinioetako mendi bat da. Espainiako Aragoi autonomia erkidegoko Huescako probintziaren iparraldean dagoen Tenako ibarrean kokatzen da, hain zuzen ere, Sallent de Gallego udalerria mendi honen itzalpean gelditzen delarik, bertatik goruntz so eginda gailurra oso nabarmen ikus daitekelarik.

Mendi honek 2.282 metroko garaiera du, eta bere gailurrera igotzeko ohiko biderik errazena Formigal herritik goruntz doana da. Devoniar aroko kareharrizko mendia da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]