Forges

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Forges
Antonio Fraguas Forges.jpg
Bizitza
Izen osoa Antonio Fraguas de Pablo
Jaiotza Madril1942ko urtarrilaren 17a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril eta Hospital Universitario Fundación Jiménez Díaz Itzuli2018ko otsailaren 22a (76 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: pankreako minbizia
Familia
Aita Antonio Fraguas Saavedra
Hezkuntza
Heziketa Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak editorial cartoonist Itzuli, komikigilea, karikaturagilea eta zinema zuzendaria
Enplegatzailea(k) Lecturas Itzuli
El Jueves
Por Favor Itzuli
Interviú
Hermano Lobo Itzuli
Televisión Española  1973)
Pueblo  (1964 -
Informaciones Itzuli  (1967 -  1979)
Diez Minutos Itzuli  (1970 -
Diario 16  (1981 -  1989)
El Mundo  (1989 -  1995)
El País  (1995eko ekainaren 25a -
Jasotako sariak
Izengoitia(k) Forges
IMDb nm0289617
www.forges.com/

Antonio Fraguas de Pablo (Madril, 1942ko urtarrilaren 17a - ib., 2018ko otsailaren 22a),[1] Forges ezizenez ezaguna,[2] espainiar umorista grafikoa izan zen. 2011n, Arte Ederretako Merituaren Urrezko domina jaso zuen.[3] Giza Eskubideekin eta Milurteko Garapen Helburuekin konprometitutako artista izan zen.[4]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rafael Antonio Benito Fraguas de Pablo Madrilen jaio zen, 1942ko urtarrilaren 17an. Ama Kataluniakoa zuen eta aita Galiziakoa, Antonio Fraguas Saavedra kazetari eta idazlea hain zuzen ere. Bederatzi haurrideetatik bigarrena izan zen. Ikasle txarra izan bazen ere, biziki maite zuen Richmal Cromptonek idatzitako Guillermo Brownen liburuak irakurtzea.[4] Batxilergoa, Telekomunikazio Ingeneritza (ez zuen amaitu) eta Gizarte zientzien ikasketak egin zituen Madrilen. 1956an, 14 urte zituela, Televisión Españolan hasi zen lanean teknikari moduan. 1964an, Pueblo egunkarian argitaratu zuen bere lehengo marrazkia; 1967tik aurrera, Informaciones egunkarian hasi zen argitaratzen. Urte horretan ezkondu zen Pilar Garrido Cendoya kazetariarekin; lau seme-alaba izan zituzten.[3]

1970ean, Diez Minutos astekarian hasi zen kolaboratzen. 1973an, estudioko koordinatzaile zela, TVEko lana utzi eta umore grafikoan aritzera bideratu zuen bere jarduera profesionala. Bost egunkari eta sei aldizkaritan aritu zen umorista grafiko lanetan, besteak beste Hermano Lobo, Por Favor eta El Jueves umorezko aldizkarietan eta Sábado Gráfico, Interviú eta Lecturas astekarietan.[3] 1982tik aurrera, editorialeko txistea argitaratu zuen Diario 16 egunkarian, eta El Mundo egunkarian geroago. Egunkari honen zazpi sortzaileetako bat bazen ere, 1995ean utzi eta El País egunkariko editorialeko txistea sinatzen hasi zen.[3]

Telebistari dagokionez, 1984an elkarlanean aritu zen Guillermo Summersekin TVEko Y sin embargo te quiero saioan; Canal Sur eta Telemadriden ere lan egin zuen. 2014an, Pecadores impequeibols telebista saioa zuzendu eta aurkeztu zuen TVEko La 2 kanalean. Irratiko zenbait programetan parte hartu zuen, Luis del Olmoren Protagonistas-en eta Javier Sardàren La Ventana-n besteak beste. Pepa Fernándezek zuzendutako No es un día cualquiera Radio Nacional de Españako saioan ere aritu zen.[3] Bi film zuzendu zituen, País S.A. (1975) eta El bengador gusticiero y su pastelera madre (1977), eta umorezko lau telesail: El Muliñandupelicascarabajo (1968), Nosotros (1969), 24 horas aquí ([1976) eta Deforme semanal (1991).

Liburu ugari argitaratu zituen. Lehenbizikoa, El libro de Forges, 1972an karrikaratu zuen. Aipagarria da Historia de aquí, Espainiako historia biñetetan.[5] 1992an plazaratu zuen bere lehenbiziko nobela, "Doce de Babilonia" izenekoa. Lan horretan, Forges nobelagile gotor eta ordenatu gisa agertu zen. Babilonia imaginario batean girotutako nobela horrek jakintsu talde baten (Hamabi akademikoak) gorabeherak kontatzen ditu. Okromek, hiriko apaiz nagusiak, edozein aurrerapen tekniko, kultural edo zientifiko gorroto duenez gero, Hamabi akademikoak esesten ditu. Nabucodonosor erregeak ematen dien babesari esker lortuko dute akademikoek jazarpenetik ihes egitea. Gorrotoaren eta Maitasunaren, Beldurraren eta Umorearen arteko borroka amaigabe gisa aurkezten du historia, oso planteamendu soilarekin, eta anakronismoak nahita tartekatuz.

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezagutzeko errazak dira Forgesen binetak: pertsonaia sudur-handiak, burusoilak eta begi-irtenak, marra lodiko bunbuiloak testuaren inguruan, eta herri hizkera, kaletik zuzenean jasotako hizkuntza eta asmatutako hitzak erabiliz; berak asmatutakoa da, adibidez, bocata hitza (euskaraz: «ogitartekoa»), 1983tik Real Academia Españolaren hiztegian dagoena. Tocata, muslamen, malsonancia, formidéibol, inaguantéibol, estupendérrimo, esnafrarse, gensanta, sactamente, sodicen, soparece, eta beste asko dira haren marrazkietatik herri hizkerara igaro diren hitzak.[6]

Forgesek bere garaiko ikuspegi kritikoa ematen du, hausnarketa eragiten duten eguneroko bizitzako egoera eta pertsonaiekin. Haren umorea garratza, errealista, kostunbrista eta gaurkotasunez betea da.[7] Haren pertsonaiek XX. mendearen bigarren erdiko eta XXI.aren hasierako Espainiako soziologia eta idiosinkrasia irudikatzen dute, egoera komikoen ikonografia zabala sortuz. Ezagunenetako batzuk dira Mariano, burges frustratua, eta bere emazte Concha; informatikan ezin hobeki moldatzen diren herriko atsoak; funtzionario sakona; langileak esplotatzen dituen nagusi ergela; politikari ustelak; mozkorra; uharte nimiño batean bizi diren bi naufragoak, bakardadeari fantasiarekin aurre egiten diotenak; eta Espainiako landa-eremuko Blasilloak.[8][7]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Besteak beste, ohorezko sari hauek eman zizkioten:[7][3]

Obrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2015 - "Los más de la Historia de Aquí", hiru tomotan banatuta, Espasa argitaletxea.
  • 2014 - "Coloreitor", estresaren aurkako koloreztatzeko liburua.
  • 2014 - "El libro (de los 50 años) de Forges" liburua plazaratzen du.
  • 2013 - Pilar Garridoren "Del guateque al altar" liburuaren ilustratzailea.
  • 2013 - Azpirirekin batera ekindako beldurrezko-umorezko kolekzioaren 3. tomoa: "EL FANTASMA DE CANTERVILLE"
  • 2012 - Azpirirekin batera ekindako beldurrezko-umorezko kolekzioaren 2. tomoa:'EL MONSTRUO DE FRANKENSTEIN'
  • 2011 - Alfonso Azpirirekin beldurrezko eta umorezko kolekzio bati ekiten dio, 1. tomoa Dracula.
  • 2011 - Nieves Concostrinaren 'Polvo eres' lana ilustratzen du.
  • 2010 - Pilar Garrido Cendoyaren "La Posguerra vista por una particular y su marido" lana ilustratzen du.
  • 2006 — «La Guerra Incivil», Espainiako Gerra Zibila komikien bitartez.
  • 2006 — El ambiente siempre está en medio, Joaquín Araujorekin.
  • 2005 — Arte de am@r (umore grafikoa).
  • 2004 — Humor del Día (umore grafikoa).
  • 2003 — Números pares, impares e idiotas con Juan José Millás.
  • 1996 — Colección La Neurona Feliz (marrazkiz beteriko 6 tomo).
  • 1992–2007 — Informática para torpes, con el super héroe Megatorpe (81 tomotako ilustrazioak).
  • 1992 — Doce de Babilonia (nobela).
  • 1985 — Los Manuales de Crisp & Son (komikia).
  • 1984 — Historia Forgesporánea (komikia).
  • 1982 — Forges 5 (marrazkiak).
  • 1982 — Los Wordiales '82 (komikia).
  • 1980 — Historia de Aquí (komikia).
  • 1980 — Forgescedario (libros de dibujos de la A a la J).
  • 1979 — Forges 4 (umore grafikoa).
  • 1978 — La Consti (la Constitución de 1978 al alcance de cualquier lector) (komikia).
  • 1976 — Los Forrenta años (40 años de franquismo) (komikia)
  • 1974 — Comiciclos (komikia).
  • 1974 — Forges 3 (umore grafikoa).
  • 1973 — Forges 2 (umore grafikoa).
  • 1972 — El libro del Forges (umore grafikoa).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Antonio Fraguas 'Forges' umorista zendu da, 76 urte zituela eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2018-2-22.
  2. Izen artistiko moduan bere lehengo abizenaren katalanezko itzulpena erabiltzen zuen.
  3. a b c d e f Muere el humorista gráfico Forges a los 76 años abc.es . Noiz kontsultatua: 2018-2-22.
  4. a b Antonio Fraguas 'Forges' forogogoa.org . Noiz kontsultatua: 2018-2-22.
  5. Marín, Bernardo Muere Forges, genial dibujante de medio siglo de historia de España elpais.com . Noiz kontsultatua: 2018-2-22.
  6. Grijelmo, Alex Un vocabulario particular que ya es de todos elpais.com . Noiz kontsultatua: 2018-2-22.
  7. a b c Humor gráfico. Forges correos.es . Noiz kontsultatua: 2018-2-22.
  8. Los personajes de Forges elpais.com . Noiz kontsultatua: 2018-2-22.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Forges Aldatu lotura Wikidatan