Formós gaztelua
| Formós gaztelua | |
|---|---|
| Interes Nazionaleko Kultur Ondasuna | |
| Kokapena | |
| Estatu burujabe | |
| Autonomia | |
| Probintzia | Lleidako probintzia |
| Eremu funtzionala | Ponent |
| Eskualdea | Noguera |
| Kataluniako udalerria | Balaguer |
| Koordenatuak | 41°47′40″N 0°48′23″E / 41.7944°N 0.8063°E |
![]() | |
| Altitudea | 386 m, itsas mailaren gainetik |
| Ondarea | |
| BCIN | 738-MH |
| BIC | RI-51-0006262 |
Formós gaztelua (katalanez: castell Formós; euskaraz: «gaztelu polita» esan nahi duena) edo Balaguerko gaztelua (katalanez: castell de Balaguer) bertoko as-sudda edo gotorlekua izan zen, andalustar jatorria zuena.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztelua Segre ibaiaren ondoan dago, Balaguer hirian, Lleida probintziako hiriburuaren iparraldean. Gaztelutik oso gertu Montgaiko San Lorentzo urtegia dago. Probintziako erdigune geografikoan dago, gutxi gorabehera.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]897an, Lubb ibn Muhammad Tutera eta Lleidako waliak Balaguerko gaztelua eraikitzea agindu zuen, Almatàko lautadako gotorlekua zegoen toki berean.
1045 eta 1082 artean, Yusuf Al-Muzaffarrek gotorlekua jauregi bihurtu zuen, gobernadorearen egoitza bihurtu zena.
1105ean, Ermengol VII.ak, Urgellgo kondeak, Balaguer konkistatu zuen. Bertan ezarri zuen konderriko hiriburua, gaztela Formós bataiatuz.[1]
1413an, Urgellgo kondearen matxinadaren testuinguruan, Fernando I.aren tropek eraso eta Balaguerreko setioan gaztelua suntsitu zuten. Geroago zaharberritu zuten.
1988tik Monumentu Historiko Artistikoa da.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Giralt i Balagueró, Josep. (1994). Castell Formòs (o de Balaguer). in: Catalunya Romànica, XVII. Bartzelona: Enciclopèdia Catalana, 225-238 or. ISBN 84-7739-811-9..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ministerio de Educación, Cultura y Deporte. Consulta a la base de datos de bienes inmuebles. .[Betiko hautsitako esteka]
