Forniello
| Forniello | |
|---|---|
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Udalerria | Lasierra |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 42°47′48″N 2°52′43″W / 42.7966747°N 2.87851765°W |
| Demografia | |
| Biztanleria | 0 (2025) |
Donemiliagako goldean, 1025, Fornello eta Forniello aipatzen dira. Lehenengoa, Alfoze de Fornello, ez zuten Becerro Galicanoren edizio kritikoa prestatu zutenek mapan kokatu, nahiz eta 217 zenbakidun etiketa ezarri. Alfoze horrek barrutia bati egingo zion erreferentzia. Zerrendatzen diren herrien artean, Forniello, Tuyo ondoan kokatu zuten, 221 zenbakiarekin eta gaztelaniazko Hornillos Tuyo etiketarekin.[1]
Donemiliagako goldeko (1025) Forniello izen horrek Arabako herri hustu baten izen zaharra jasotzen du, nonbait geroago Hornillos deitua.[2] Leireko kodex zahar batean (XI. eta XII. mendekoa) Forniellu bezala aipatuko da beranduago eta ekialdeago, eta Donemiliaga Kukularen Artxiboan, beranduago, Forniellos bezala aipatuko da.
Hustutako herri horrek eman zion, nonbait, izena Tuyoko mendilerroaren eta Zadorra, Baia eta Ebro ibaien artean zegoen Goi Erdi Aroko alfozari, baina gaur egungo mapetan begiratuta alfoz horretan Donemiliaga Kukulako monasterioko fraideek batu zituzten herrien arteko lotura ez da erraz imajinatzen.[3]
Forniellon, XIX. mendearen erdialdera arte, San Migel ermita mantendu zen, lehen parrokia izan zena. San Migelen irudia Tuyo herrira eraman zuten 2007an.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Becerro Galicano - Edizio digitala - Mapa» www.ehu.eus (kontsulta data: 2025-07-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) López de Guereñu Galarraga, Gerardo. ((1989) [1957]). Mortuorios o despoblados». Toponimia alavesa seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses.. Bartzelona-Bilbao: Onomasticon Vasconiae 5. ALSOGRAF, Euskaltzaindia, 541 or. ISBN 8485479483...
- ↑ AROZAMENA AYALA, Ainhoa. «FORNIELLO - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2025-07-08).
- ↑ AROZAMENA AYALA, Ainhoa. «FORNIELLO - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2025-07-08).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |

