Fornost

Wikipedia, Entziklopedia askea

Fornost (sindarinez Iparraldeko Gotorlekua edo Norburgo esan nahi duena), Erdialdeko Lurraldearen Eguzkiaren Hirugarren Aroan Arnorren zegoen hiri bat da, Tolkienen lan ospetsuaren arabera.

Bere izen osoa, Fornost Erain zen (Erregeen Iparraldeko Gotorlekua). Arnor zatitu ondoren, Arthedain erresumaren hiriburu eta dinastia honetako azken erregeen bizileku bihurtu zen. Angmarreko armadak eraso zuen (Fornosteko gudua), eta, azken erregea zen Arveduik, iparralderantz ihes egin zuen, bertan behera utziz. Eraztunaren Gerraren garaian, gizakiek beldur zioten, "hildakoen harresiak" deituz eta mamu tokitzat hartuz. Gandalfek, errege bat bertan berriz biziko zela iragarri zuen, Aragorni erreferentzia eginez.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]