Foro (Antzinako Erroma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau Antzinako Erromako hirietako gune publikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Foro (argipena)».
Pompeiako foroa.

Foroa (Latinez forum, "leku publikoa aire librean") Antzinako Erromako hiri batek, zela municipium edo civitas, zeukan plaza edo gune publiko bat zen.

Erromako foroa izan zen egitura hauetan lehena eta entzutetsuena, baina foroak Erromako Errepublikako eta Inperioko probintzia erromatar guztietako hirietan garatu ziren. Adibidez

Hirietako foroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirietako bizimodu publikoaren erakusgarria zen, eta bertan aurki zitezkeen eraikin nagusiak hauek ziren: basilika, kuria, tenpluak...[1] Sinbolismo zibiko eta erlijioso guztiaz aparte, foroa nagusiki merkataritzarako erabiltzen zen, dendak kokatzen zirelarik eraikin publikoetan estoa izeneko egituretan.

Galtzadetako foroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aztarna erromatarrak Foruan.

Inperioa zabaldu ahala, beste adiera bat ere hartu zuen foroak, eta sinonimo bihurtu ziren, zenbait kasutan, herrixka edo hiri osoarena. Kasu hauetan galtzada edo bide inportante baten ondoan sortutako asentamendua zen foroa, eta Forum hitza toponimo bihurtzen zen. Hor daude Foro Popili eta Forum Livi adibideak, gaur egungo Italiako Forlimpopoli eta Forli hiriak direnak[2]. Euskal Herrian Forua herriaren toponimoa dugu, zeina halako egitura batekin erlazionatua egon daitekeen aztarna erromatarrak baitaude han, baina ez da ezagutzen toponimo haren forma latina, bakarrik eratorritakoa dakigu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   «Arkitektura» www.anakel.com . Noiz kontsultatua: 2019-06-06 .
  2. (Ingelesez)  Abbott, Frank Frost (1926) Municipal Administration in the Roman Empire Princeton: Princeton University Press. 12 or. .

Ikus, halaber:[aldatu | aldatu iturburu kodea]