Fort Hareko Unibertsitatea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
University of Fort Hare

Fort Hareko Unibertsitatea
Fort hare, old building - rsa.jpg
Goiburua'In lumine tuo videbimus lumen ("Zure argian ikusiko dugu argia")
Ezarpena 1916
Mota publikoa
ErrektoreaThembile Skweyiya
ErrektoreordeaSakhela Buhlungu
KantzilerraDumisa Buhle Ntsebeza
KantzilerordeaMvuyo Tom
Ikasleak13 331 (2015)
CampusaAlice, Bhisho, East London, Estern Cape
KokapenaAlice
 Hegoafrika
Webgunea [1]

Fort Hareko Unibertsitatea (ingelesa: University of Fort Hare, afrikaansa:Universiteit van Fort Hare) Hegoafrikako unibertsitate publiko bat da, Alice hirian dagoena. Bhisho eta East London aldean ere baditu egoitzak.

Unibertsitate honek lan oso garrantzitsua bete zuen Afrikako biztanle beltzen goimailako irakaskuntzan 1916tik hasi eta 1959.ra arte. Ikuspuntu akademikotik begiratuta mendebaldeko estilokoa zen irakaskuntza eskaintzen zien Saharaz hegoaldeko Afrika osoko ikasleei. Handik igarotako ikasle askok Afrikako herrialde batzuen independentziaren aldeko zenbait mugimendutan parte hartu zuten, eta batzuk herrialde berrietako gobernuen kide izatera ere iritsi ziren. Ikaslerik ospetsuenetako batzuk, Nelson Mandela, Oliver Tambo, Govan Mbeki, edo Mangosuthu Buthelezi izan ziren, besteak beste.[1]

1959an, unibertsitateak apartheidaren eragina jasan zuen, baina, gaur egun apartheid osteko Hegoafrikako hezkuntza sisteman integratuta dago. Haren campus nagusia Alice (Dikeni, xhosa hizkuntzan) hirian dago, Tyhume ibaiaren ondoan dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]