Fortun Ximenez Bertandoña

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fortun Ximenez Bertandoña
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFortún Jiménez Bertandoña
Herrialdea Euskal Herria
Heriotza1543
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea

Fortún Ximénez Bertandoña (? - c. 1534) euskal nabigatzailea izan zen, Kaliforniako penintsulan lehorreratu zen lehen europarra .

Hernán Cortések babestutako bigarren esplorazio bidaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, Hernán Cortés espainiarra jotzen da Kaliforniako penintsularen aurkitzailetzat, nahiz eta gaur egun Kalifornia Behereko penintsulan lehorreratu zen lehen europarra Fortun Ximenez pilotu eta nabigatzaile euskalduna izan zen, Hernán Cortésen jabetzakoa zen Concepción itsasontziaren agindupean, 1534an penintsula ikusi eta lehorreratu zena, uharte bat zela uste bazuen ere.

Concepción itsasontzia, Diego de Becerra espedizioko kapitain eta komandantearen agindupean zegoena, Hernán Cortések 1533an bidali zituen bi ontzietako bat zen, Tenochtitlan handia konkistatu eta gutxira, Hego Itsasoa (Ozeano Barea) esploratzeko bigarren bidaia batean. Beste ontzia, San Lazaro itsasontzia zen, Hernando de Grijalva (Cuéllar) kapitainaren agindupean zegoena.

Espedizioa gaur egungo Manzanilloko portutik itsasoratu zen (gaur egun Colima estatuan, Mexikon) 1533ko urriaren 30ean. Abenduaren 20an, itsasontziak banandu egin ziren: San Lazaro, aurreratu zena, alferrik egon zen Concepciónen zain hiru egunez, eta, itsasontzia ikusi ez zuenez, Ozeano Barea arakatzen aritu zen, eta Revillagigedo uhartedia aurkitu zuen. Concepcion itsasontzian egoera oso bestelakoa zen: nabigatzailea eta agintean bigarrena zen Fortun Ximenezek, Diego de Becerra kapitaina hil egin zuen lo zegoen bitartean. Ondoren, kapitain zenduari leial agertu zitzaizkion tripulatzaileei eraso egin zien, eta, ondoren, Michoacango kostan zaurituak eta fraide frantziskotarrak utzi zituen.

“… Becerra iba mal quisto con  todos los demás  soldados que iban en la nao… hombre de muy mal genio, entró en dificultades con su piloto, que era un Vizcaíno llamado Fortún Jiménez de Bertandoña, quien no pudo tolerar su dureza y demasiada altivez y le mató dormido"

Penintsularen aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fortun Ximenezek ipar-mendebalderantz nabigatu zuen kostaldeari jarraituz, eta uneren batean mendebalderantz biratu eta badia baketsu batera iritsi zen. Gaur egun, jakina da La Paz (Hego Kalifornia Beherea) hirira eta portura iritsi zela, uharte batera iritsi zela pentsatuz (ez zekien egungo Kalifornia Behereko penintsulara iritsi zenik). Han, natibo erdi biluziekin topo egin zuen, ezagutzen ez zen hizkuntza bat hitz egiten zutenak eta mexikar altiplanoko natiboen oso ezberdinak zirenak.

Berarekin zihoazen tripulatzaileek, emakumeak erdi biluzik ikustean, indarrez hartu zituzten. Konturatu ziren, baita ere, tokian, bertakoek badiako molusku maskorretatik ateratzen zituzten perlak ugari zeudela, eta, beraz, tokia arpilatzen eta emakumeei abusuak egiten jardun zuten.

Azpimarratu behar da Fortun Ximenezek eta bere laguntzaileek ez ziotela izenik eman aurkitu zituzten lekuei. Beste esploratzaile batzuk izango ziren Fortun Ximenezek bisitatutako tokiei izena emango zietenak.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tripulazioak emakumeen abusua egin zuen, arpilaketarekin batera, eta horrek liskar bortitza eragin zuen bertakoekin, Fortun Ximenezen eta bere kide batzuen heriotzarekin amaitu zena. Bizirik atera zirenek alde egin zuten, eta Concepciónera nekez iristea lortu zuten. Ondoren, erratikoki nabigatu zuten zenbait egunez gaur egungo Jalisco estatuko kostaldera iritsi arte, non Nuño de Guzmáneko mendekoekin topo egin zuten, ontzia konfiskatu eta preso hartu zituztenak.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]