Forugh Farrokhzad

Wikipedia, Entziklopedia askea
Forugh Farrokhzad
Foroogh.gif
Bizitza
JaiotzaTeheran1935eko urtarrilaren 5a
HerrialdeaPhalavi dinastia
HeriotzaTafresh1967ko otsailaren 13a (32 urte)
Hobiratze lekuaZahir-od-dowleh cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaistripua: trafiko-istripua
Familia
Ezkontidea(k)Parviz Shapour (en) Itzuli  (1951 -  1954)
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakpersiera
Jarduerak
Jarduerakpoeta, zinemalaria, idazlea, aktorea eta zinema zuzendaria
Lan nabarmenakThe Captive (en) Itzuli
The Wall (en) Itzuli
Rebellion (en) Itzuli
Another Birth (en) Itzuli
Let Us Believe In The Beginning Of The Cold Season (en) Itzuli
The House Is Black (en) Itzuli

fafnd.org…
IMDB: nm1265720 Allocine: 20906 Allmovie: p422504 Edit the value on Wikidata

Forugh Farrokhzad (Teheran, 1934– 1967), persieraz: فروغ فرخزاد‎; eta frantsesez eta ingelesez Forough Farrokhzad transliteratua, Irango poeta eta zinema zuzendari inportantea izan izan zen. Poeta modernista polemikoa eta ikonoklasta izan zen, emakumezkoen ikuspegitik persieraz idazten aitzindaria.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazterik hasi zen poesia idazten, hamahiru urterekin, eta 16rekin ezkondu, aitaren borondatearen kontra. 18 urterekin seme batez erditu zen. 21 urterekin dibortziatu zen, bere lehen editore Naser Khodayar-ekin harremana hasiz, eta semearen zaintza kendu zioten: harrezkero oso gutxitan ikusi ahal izan zuen, eta gai mingarri hori ageri da bere poesian. 32 urterekin hil zen auto istripu batean[1].

Reza Pahlaviren diktaduraren garaia zen eta Farrokhzaden poemek kritikarien asaldura ekarri zuten, poeta emakumezko bat sexuaz eta desioaz gordinki eta lehen pertsonan idazten. "Gizartearen egitura patriarkalarekiko erantzun matxinoa" ere ikusten da bere poesian, Beñat Sarasola kritikariaren esanetan[1].

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema:

  • Etxea beltza da film dokumentala, 1962.

Poesia liburuak:

  • Gatibu.
  • Horma.
  • Matxinada.
  • Beste jaiotza bat.
  • Izan dezagun fedea urtaro hotzaren hasieran.

Euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Susa argitaldariaren Munduko Poesia Kaierak bilduman poema antologia euskaratu bat argitaratu zen 2020an, Miren Agur Meaberen itzulpenekin. Beñat Sarasolak idatzi zuen hitzaurrea[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «Susa literatura - Poesia kaiera» www.susa-literatura.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).