Fosfato

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Fosfato
Mota phosphorus compound (en) Itzuli eta oxygen compound (en) Itzuli
Identifikatzaileak
Gmelin 26020
MeSH D010710
NDF-RT N0000022459

Fosfatoa azido fosforikotik eratorritako gatza edo esterra da, bere egituran PO4 taldea eta metal alkalino edo lurralkalinoak dituena. Molekulan dituzten metal-kopuruen eta hidrogeno-edukiaren arabera, konposatu monobasikoak, dibasikoak edo tribasikoak eratzen dituzte. Fosfato naturalen artean ezagunena eta garrantzitsuena fosforitan ugari aurkitzen den ortofosfato kaltzikoa da: Ca3(PO4)2. Fosfato ez-organikoak asko erabiltzen dira nekazaritzan ongarri edo herbizida moduan.

Fosfato organikoei organofosfato deritze. Azido fosforikoaren esterrak dira, eta gainerako fosfatoak baino molekula konplexuagoak dira. Garrantzi handia dute biokimikan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]