Fosse Ardeatinen sarraskia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Fosse Ardeatinen gaur egungo sarrera.

Koordenatuak: 41° 51′ 24″ N, 12° 30′ 37″ E / 41.85667°N,12.51028°E / 41.85667; 12.51028 Fosse Ardeatinen sarraskia (Ardeako hobiak) Italia okupatzen zuten indar armatu alemaniarrek aurrera eraman zuten errepresalia hilketa masiboa izan zen. Ekintza Erroman, 1944ko martxoaren 24an izan zen eta, ondorioz, 335 italiar zibilak hil zituzten. Fosse Ardeatinak utzitako meategiak ziren, Erroma inguruan.

Hilketaren arduradun nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kappler komandantea gerra ondoren.
  • Herbert Kappler, Gestaporen komandante nagusia Erroman. Sarraskiaren arduradun nagusia bezala Kappler, gerra bukatu ondoren, Italian epaitua eta kondenatua izan zen baina Celioko Ospitale Militarretik maleta batean ezkutatuta ihes egin zuen. Minbizia zuen eta handik gutxira hil egin zen.
  • Erich Priebke, SSen kapitaina. Kapplerren laguntzaile nagusia izan zen. Argentinara ihes egin zuen, Barilochera. hiri horretan Instituto Cultural Germano Argentino Bariloche instituzioaren zuzendaria izan zen. 1995an atxilotu zuten eta Italian epaitua izan zen. Etxean atxilotua, 2013an hil zen. Haren arabera mendekuaren sarraskia Hitlerren agindu zuzena izan zen.[1]
  • Karl Hass, SSen kapitaina.
  • Pio XII.a, aitasantua, gertatuko zena jakinik, oztopatzeko ez zuen ezer egin.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fosse Ardeatinen sarraskia naziek erangidako errepresalia izan zen. 1944ko martxoaren 23an, GAP taldeak (Gruppi d'Azione Patriottica) Polizeiregiment Bozen polizia-batailoiaren aurkako erasoa burutu zuen. 16 ekintzailek etxean egindako lehergailuarekin Erromako Via Raselan 28 polizia eta bi zibil hil zituzten; hurrengo egunetan larriki zauritutako beste hiru polizia hil ziren. Lehergailua zabor-ontzi batean ezkutatuta zegoen. Partisanoek ihes egitea lortu zuten. [2][3]

Hitlerrek gertatutakoa ezagutu zuenean hildako alemaniar bakoitzagatik 10 italiar hiltzea agindu zuen. Azkenean, biktimak 335 zibil izan ziren. Sarraskia Herbert Kapplerrek, Gestaporen komandantea Erroman eta oso biografia beltza zuen militarra, antolatu zuen. Erail behar zituzten pertsonen artean heritoz-zigorrera kondenatutakoak, 75 judu eta terrorismo akusaziopean atxilotuak izan ziren pertsonak zeuden.[4]

Martxoaren 24an SSko Erich Priebke eta Karl Hass kapitainek aukeratutakoak kamioietan meategi abandonatuetara eraman zituzten eta, presoak bosnaka barrura eramanak, buruan emandako tiroz hil zituzten. Ondoren, dinamitaz meategiaren sarrera itxi egin zuten.

Gerra ondoren gertaerak gogorarazteko Fosse Ardeatina leku sinbolikoa bihurtu da eta bertan, 1949an, hildakoen oroimenez, monumentu bat eraiki izan zen.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. Raiber, Richard (2008). Anatomy of Perjury: Field Marshal Albert Kesselring, Via Rasella, and the GINNY mission. Newark: University of Delaware Press, 41.or.
  3. .
  4. .
  5. .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fosse Ardeatinen sarraskia Aldatu lotura Wikidatan