Edukira joan

Fournierren 1878ko karta sorta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fournierren 1878ko karta sorta
Jatorria
Sortzailea(k)Heraclio Fournier González
Sorrera-urtea1878
Ezaugarriak
Materiala(k)paperra
Dimentsioak94 (altuera) × 60 (zabalera) mm
Deskribapena
Honen parte daEuskal Herriko historia 100 objektutan
Kokapena
LekuaArabako Fournier Karta Museoa
BildumaArabako Fournier Karta Museoa
Ekoizpena
DiseinatzaileaIgnacio Díaz Olano

Heraclio Fournierren 1878ko karta sorta Heraclio Fournier González inprimatzaileak Gasteizen 1878 urte inguruan egindako karta espainolen dinseinu ikoniko bat da. Karta espainol gehienek bezala lau palo ditu (urreak, kopak, ezpatak eta bastoiak), batetik zazpirako zenbakiak eta txota, zaldia eta erregea. Berrogei kartako diseinua da, beraz. Ignacio Díaz Olanok eta Emilio Soubrierrek egin zituzten diseinuak.

1875-1877 inguruan, Emilio Soubrier Marrazketa Eskolako irakasleak eta Ignacio Díaz de Olano pintoreak (orduko ikaslea), Heraclio Fournierren enkarguz, denborarekin sinadurarako enblematikoa izango den karta sorta baterako diseinuak egin zituzten.

1878an, Heraclio Fournierrek Parisko erakusketan parte hartu zuen, eta bere karten kalitateagatik saritu zuten.

Bibat museoan dagoen sorta Manuel Cánovas komandante karlistarena izan zen, eta berarekin jokatzen zen kartetan Karlos Maria Borboi Austria-Estekoarekin deserrian zirela[1].

Heraclio Fournierrek sortutako karta-sortarik zaharrenetako bat da, eta Fournier Museoan dagoenen artean ere antzinakoena. Gerora 1. zbka duen karta-sortan erabiliko ziren elementu gehienak ditu bere baitan, nahiz eta diferentzia nabarmenak daude, adibidez urren paloan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Museo Fournier de Naipes de Álava. (2024-09-14). «Baraja de Manuel Cánovas» museotik.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-05-08).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]