Fouta Djalon
Itxura
| Fouta Djalon | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mendirik altuena | Mount Loura (en) |
| Garaiera | 1.515 m |
| Mota | mendikatea eta eskualde geografikoa |
| Azalera | 81.952 km² |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 11°18′54″N 12°17′51″W / 11.315°N 12.2975°W |
| Mendikatea | Guinea Highlands (en) |
Fouta Djalon [futadʒaˈlɔ̃] (Futa Jalon, Futa Djalon, Futa Dschalon edo Fouta Djallon ere idatzia) Gineako mendigunea da, herrialdearen erdi-iparraldean hedatua. Goi-ordoki eta muino eremua da, 81.952 kilometro koadroko eremua hartzen duena. Batez besteko garaiera 1.000 metro ingurukoa da; Loura da mendirik garaiena (1.515 m). «Mendebaldeko Afrikako ur-gaztelua» deitzen zaio, plubiometria oso handia delako, eta ibai garrantzitsuren iturburua da: Tinkisso (Niger ibaiaren adarra), Senegal, Gambia, Koliba, Kaba eta Kolenté, besteak beste[1].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Fouta Djallon. global.britannica.com (kontsulta data: 2016-10-31).[Betiko hautsitako esteka]
