Edukira joan

Fra Angelico

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fra Angelico

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGuido di Pietro
JaiotzaVicchio, 1390(e)ko hamarkada
Talde etnikoaItaliarra
HeriotzaErroma eta Florentzia1455eko otsailaren 18a (55/65 urte)
Hobiratze lekuaSanta Maria sopra Minerva (en) Itzuli
Fra Angelico's tomb (en) Itzuli
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Lorenzo Monaco (en) Itzuli
Gherardo Starnina
Ambrogio di Baldese (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, argitzailea eta arkitektura proiektuen marrazkilaria
Lantokia(k)Florentzia
Erroma
Cortona
Fiesole
Foligno
Orvieto eta Perugia
Lan nabarmenak
MugimenduaItaliako Pizkundea
Early Renaissance (en) Itzuli
Genero artistikoaarte sakroa
Santutegia
Otsailaren 18a
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenadomingotar

Musicbrainz: 88c81a58-651e-4ce9-b51c-9b52f3860f1b Find a Grave: 6015 Edit the value on Wikidata

Fra Angelico, jaiotza-izenez Guido di Pietro eta fraide-izenez Fra Giovanni da Fiesole (Vicchio di Mugello, c.1395 - Erroma, 1455eko otsailaren 18a), italiar margolari bat izan zen.

Domingotarra, Fiesoleko komentuan ordenatu zen 1427. urte inguruan. Urteak aurrera, priore izan zen Fiesoleko bertako San Domenicon (1449-1452). Fra Angelicok berak egindako edo bere lantegian eginarazitako fresko eta erretaulak Fiesole, Brescia, Florentzia, Cortona, Perugia, Erroma eta Orvieton banatu ziren.

Florentziako San Marco komentuan fraideen 50. gela, klaustroa eta kapitulu-gela apaindu zituen (1437-1445), Kosme Mediciren aginduz. Gaur egun museoa da komentu hori, eta hantxe daude Florentziako aldian Fra Angelicok egindako obra gehienak. 1440. urte inguruan, Florentziako San Marcoren eta beste bi komenturen erretaulan Ama Birjina eta Haurra irudikatu zituen aingeruz inguratuta, sacra conversazione deitu zen gaiaren garapena markatuz; Vatikanon Nikolas V.aren kapera apaindu zuen (1446-1449); 1447an Orvietoko katedralean lan egin zuen; 1453an Erromara itzuli, eta bertan hil zen.

Fra Angelicoren arteak, hasieran xehe eta zehatza zena, bizitza arrunta irudikatzera jo zuen gero eta gehiago. Koloreen leuntasuna, pertsonaien gizatasun eztia, marrazkiaren gotortasuna eta gardentasuna, eta planoen zein perspektibaren mailakatze zuzena dira, besteak beste, haren estiloaren ezaugarriak.

Fra Angelicoren obra nagusi zenbait: Ama Birjinaren koroatzea (1425 inguruan), Adierazpena, Ikustaldia, Magoen adorazioa, Ama Birjinaren ezkontza (1425-1430), Herodesen oturuntza (1435 inguruan), Jesukristo gurutzean, Santuak, Akinoko Santo Tomas eta San Buenaventura.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]