Fragako gudua

Koordenatuak: 41°31′00″N 0°20′00″E / 41.516669°N 0.333331°E / 41.516669; 0.333331
Wikipedia, Entziklopedia askea
Fragako gudua
Errekonkista
Data1134ko urria
LekuaFraga, Huescako probintzia
Koordenatuak41°31′00″N 0°20′00″E / 41.516669°N 0.333331°E / 41.516669; 0.333331
EmaitzaAlmorabideen garaipena.
Gudulariak
Aragoiko erresuma
Iruñeko erresuma
Almorabideak
Buruzagiak
Alfontso I.a Nafarroakoa
Zentulo VI.a Bearnokoa
Lleidako Ibn ‘Iyad agintaria

Fragako gudua 1134. urtean, gaur egun Espainiako Aragoi autonomia erkidegoan dagoen Huesca probintzian kokatzen den Fraga udalerrian jazo zen gudu bat da. Gudu honetan Fragako gotorlekua setiatzen ari zen Alfontso I.a Nafarroakoa eta bere gudarosteak, eta gotorlekuari laguntza eskeintzera bertaratu ziren Almorabide indarrak borrokatu ziren. Almorabideak garaile atera eta handik gutxira Alfontso erregea hil zen.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XI. mendearen erdialdetik Aragoiko erregeak, eta Bartzelona eta Urgellgo kondeak Goi Marka eremuaren mugetako musulmandar gotorlekuak modu egoskorrez konskitatu nahian ibili ziren, hots, Segre eta Cinca ibaietako behe ibarretatik hasi eta Ebro ibaia itsasoratzen den lekurarte, eskualde hau oparoa eta Mediterraneo itsasorako irtenbidea baitzen: bertako hirik garrantzitsuenak Lleida, Mequinenza, Fraga eta Tortosa zirelarik. Eremua merkataritzan aberatsa eta nekazaritzan oparoa zen. Bestalde, eskualde hau liskar, borroka eta arpilatzeen lekuko ere bazen, hortaz eremu honetan gotorlekuak ugariak ziren eta zaintza dorre (burdj) asko ere bazeuden, hauetako kokaleku batzuetan, lurazpiko babeslekuak (sirdad) zeuadelarik, hauetan sartzen zirenak erasoetatik babesa topatzen zuten.

Gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1134ko urrian, Alfontso I.a Nafarroakoa erregeak (musulmandarrek Ibn Rudmi, Ramiroren semea, edo al-Farandji deitzen zioten) bere gudarosteekin Fraga sitiatu zuen. Erantzuna berehala etorri zen: Kordobako emirrak, kalifaren semea zenak, zaldizko 2.000 gizon beharrezko zituzten hornigaiez ongi prestatu zituen, Murtzia eta Valentziako emirrak 500 zaldu armaz hornitu zituen, eta azkenik Lleidako agintariak beste 200 gizon prestatu zituen. Behin hiru indar multzoak elkartuta, setiatutako hiriaren parean hura askatzeko asmoz bertaratu ziren. Alfontso Borrokalaria, bere indar kopuruaren nagusitasunaz oharturik etsaia gutxietsi zuen:

« Zoazte fedegabe horiek dakarkiguten oparia jasotzera. »
Alfontso I.a Nafarroakoa

Lleidako Ibn ‘Iyad agintariak lehenbiziko erasoaldia burutu zuen. Kristauen lerroak erasoaldiaren ondorioz birrindu eta handik aurrera larri antzean ibili ziren. Halere, Alfontso Borrokalaria, oraindik bere nagusitasunaz ziur zegoela, azkenik bere gudarosteen buru jarri zen. Murtziako Yahya ben Ghaniya emirraren zalduneriarekin topo egin zuen, azken honek Ibn ‘Iyad-ekin batera kristauak menperatu zituzten. Orduan, Fragako biztanleak gotorlekutik atera (haien gehiengoa arabiar jatorriko zen) eta kristauen kanpalekuen aurka jo zuten; arabiar gizonek hil eta emakumeek arpilatu egin zuten. Hornigaiak gotorlekuaren harresien barnera eraman zituzten. Kordobako emirrak bere zalduneriarekin erasotu eta kristau gudarosteak behin betiko sarraskitzeko aukeratu zuen unea izan zen. Alfontso Borrokalariak jada bere gizon gehienak galdu zituelarik, ihes egitea beste aukerarik ez zuen izan, honela egin zuen, Zaragozan babestuz. Handik hogei egunera Alfontso borrokalaria hil egin zen.

Gudu honetan zehar Zentulo VI.a Bearnokoa ere hil zen.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]