François Augiéras

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
François Augiéras
Bizitza
Jaiotza Rochester1925eko uztailaren  18a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Périgueux1971ko abenduaren  13a (46 urte)
Hezkuntza
Heziketa Collège Stanislas de Paris Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea, artista eta eleberrigilea

François Augiéras (Rochester, 1925eko uztailaren 18a - Périgueux, 1971ko abenduaren 13a) frantses idazle eta margolaria zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita pianista frantsesa zen, ama etxekoandre poloniarra. 1933an, aitaren heriotzak bultzatuta, ama Frantziara itzuli zen, Perigueux herrira.

Augiéras, bere bizitzako azken urteak jaioterriko leize batean eman bazituen ere, Algerian, Malin, Mauritanian eta Grezian bizi izan zen. Greziako Athos mendian fraide gisa emandako denboraldia ez ezik —kanporatua izan zen— Afrika ere izan zen bere bizitzaren eta lanaren paisaia.

Lanbide ugari izan zituen Afrikan. Artzain eta ehiztari ibili zen tarteka, baina bere zeregin nagusia idaztea, margotzea eta gorputzaz gozatzea izan zen. Haren idatziek garbi erakusten digute bere bazterrekotasunaz kontziente zela. Putetxe batetik irtetean jasotako jipoia, eraikuntzako langileekin izandako sexu-harreman debekatuak... Augiérasen Le voyage des morts liburu eder eta basatian desertuko hautsaren poetika eta sifilia sendatzeko erabiltzen zuen penizilinaren zaporea nahasten dira.

Margolaritza eta eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Augiéras margolaria ere bazen. 1950eko hamarkadan, Afrikako eremu ezezagun batean, Bigarren Mundu Gerrako alemaniar bunker baten barruko aldea guztiz margotu zuen. Hamarkada bat geroago itzuli zenean, keaz ilunduta eta pintadaz gainezka topatu zuen. Berriro margotu zuen bunkerra, guztiz itxi, eta hondarraz estali eta ezkutatu zuen.

Augiérasen miresle den Miquel Barceló artista eta Isaki Lakuesta zinegilea bunker ezkutuaren bila abiatu ziren. Barceló, Augiérasen alter egoaren moduko bat bihurtuta, margolan ezkutuaren bilaketa-bidaiari ekin zion. Emaitzarekin Los pasos dobles izenburuko filma osatu zuten.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Le Vieillard et l'Enfant, 1954
  • Zirara, 1957.
  • Le Voyage des morts, 1959
  • Une adolescence au temps du Maréchal et de multiples aventures, 1968
  • Un voyage au Mont Athos, 1970
  • L'Apprenti sorcier, 1976 (hil ostean)
  • Domme ou l'Essai d'occupation, 1982 (hil ostean)
  • Les Barbares d'Occident, 1990 (hil ostean)
  • Lettres à Paul Placet, 2000 (hil ostean)
  • Le Diable ermite, 2002 (hil ostean)
  • La Chasse fantastique, 2005 (hil ostean)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]