François Dominique Toussaint

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
François Dominique Toussaint
Général Toussaint Louverture.jpg
Bizitza
Jaiotza Cap-Haïtien1743ko maiatzaren 20a
Herrialdea Saint-Domingue
Heriotza Fort de Joux1803ko apirilaren 7a (59 urte)
Heriotza modua berezko heriotza
Familia
Aita Gaou Guinou
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta militarra
Zerbitzu militarra
Adar militarra Frantziako Lurreko Armada
Gradua dibisio-jeneral
jeneral
Parte hartutako gatazkak Napoleondar Gerrak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Appletons' Toussaint Dominique François signature.png

François-Dominique Toussaint Louverture (Saint-Domingue, Hispaniola, Haiti, 1743ko maiatzaren 20a - Jouxeko gotorlekua, Pontarlierretik hurbil, Frantzia, 1803ko apirilaren 7a), Toussaint L'Ouverture edo Toussaint Bréda ere deitua, Haitiko iraultzailea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esklaboa zen, eta 1791. urtean bat egin zuen Bukman buru zuen matxinadarekin. Beltzen askatasunerako mugimenduko buruzagietako bat bihurtu zen, Bukman hil zutenean, eta, 1793. urteko frantsesen eta espainiarren arteko gerra hasi zenean, espainiarren mendeko lurraldera pasa zen, lehenengoei aurre egiteko.

1794. urtean, esklabotasuna bertan behera geratu zenean, frantsesen aldera itzuli zen eta, urtebete geroago gerra amaitu zenean, Haitiko gudarosteko komandante nagusi izendatu zuten (1797). Oztopo guztiak gainditu (frantsesen atentatuak, espainiarren matxinadak), eta uharte ia burujabe gisa antolatu zuen Haiti (gobernari nagusi izendatu zuen bere burua). Ekonomia-mailan hobekuntza nabariak lortu bazituen ere, ez zen horrelakorik gertatu gizarte- eta ekoizpen-alorretan, lan erdi-behartuetara bultzatu baitzituen haitiarrak, eta hala, bortizki zapaldu zituen matxinadak gertatu ziren. 1802. urtean, Napoleonek Leclerc bidali zuen Haitira, Toussaint mendera zezan, eta erresistentzia labur baten ondoren, atxilotu eta Frantzian espetxeratu zuten. Urte bereko maiatzean, Napoleonek berriro ezarri zuen esklabotasuna, eta denbora laburraren buruan, beste matxinada bat gertatu zen, eta uharteak burujabetasuna eskuratu zuen (1802-1803). Toussaint ordurako gaixo zegoen, eta medikuen laguntzarik jaso gabe hil zen, denbora laburraren buruan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]