Frances Dee
| Frances Dee | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Los Angeles, 1909ko azaroaren 26a |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | ingelesa |
| Heriotza | Norwalk, 2004ko martxoaren 6a (94 urte) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Joel McCrea (1933 - 1990) |
| Seme-alabak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Chicagoko Unibertsitatea Hyde Park Academy High School (en) |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktorea eta zinema aktorea |
| Jasotako sariak | |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Alderdi politikoa | Kaliforniako Errepublikar Alderdia |
Frances (edo Jean) Marion Dee, artistikoki Frances Dee (Los Angeles, AEB, 1909ko azaroaren 26a – Norwalk, AEB, 2004ko martxoaren 6a)[1] estatubatuar aktorea izan zen. Ezaguna da, batez ere, Dos amores (1933), Yo anduve con un zombie (1943) eta Las rebeldes del internado (1934) filmeetan egindako lanarengatik.[1][2][3][4]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere benetako izena Frances (iturri batzuek Jean adierazten dute) Marion Dee zen. Los Angelesen jaio zen, Kalifornian, aita, armadako kidea, hantxe bizi baitzen. Bertan Shakespeare Grammar School-en eta Hyde Park High School-en ikasi zuen eta han Frankie Dee ezizena zuen.
1927. urtean, jada zuen edertasun bikainaren jabe, Hyde Park High-en graduatu ostean (klaseko presidenteordea izan zen), urteko edertasun izendatu zuten. Bi urte eman zituen Chicagoko Unibertsitatean Kaliforniara itzuli baino lehen.
Aktore ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1929. urtean udako oporrak igaro zituen bere familiarekin Los Angeles inguruan. Txantxetan hasi zen lanean, filmez kanpo. Artean estra hutsa zen eta aukera paregabea izan zuen Maurice Chevalierrekin batera Playboy of Parisen lanerako paper nagusia eskaini ziotenean.
Ikusleek Charles "Buddy" Rogers eta Richard Arlenekin batera Paramount Pictureseko bi filmetan lortutako audientzia eta harrera onari esker, protagonistetako bat, Sondra Finchley pertsonaia hain zuzen ere antzeztu zuen, Phillips Holmes eta Sylvia Sidneyrekin batera, Paramount Pictures zinema enpresaren An American Tragedy (euskaraz: Giza tragedia) ekoizpen ospetsu eta eztabaidagarrian, Josef von Sternbergek zuzendua. Bere aktoretza estiloak eta itxurak Greta Garborena ekartzen zuen gogora.
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Joel McCrea aktorea 1933. urteko The Silver Cord filmeko platoan ezagutu zuen. Bikotea 1933. urteko urriaren 20an ezkondu zen, eta ia 57 urtez egon ziren elkarrekin, McCrea 1990. urtean hil zen arte.
Frances Dee eta Joel McCrea arrantxo batean bizi izan ziren elkarrekin, Ventura Countyko (Kalifornia) ekialdean. McCreatarrek euren jabetzako ehunka akre eman zizkioten Young Men's Christian Association (YMCA) (euskaraz: Gizonezko Gazte Kristauen Elkartea) Thousand Oaks hirirako (Kalifornia).
Joel McCrea bere ezkontzaren 57. urteurrenean hil zen. Hiru seme-alaba izan zituzten, horietako bat Jody McCrea aktorea. Frances Deek 14 urte geroago hil zen Norwalk-en (Connecticut) 94 urte zituela, burmuineko odoljario baten ondorioz.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Frances Dee | Actriz, Banda sonora» IMDb (kontsulta data: 2025-09-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Frances Dee» FilmAffinity (kontsulta data: 2025-09-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) dayhist.com. «Frances Dee: Actriz Icono del Cine Clásico en Hollywood» dayhist.com (kontsulta data: 2025-09-11).
- ↑ «Frances Dee - Biografía de Frances Dee» www.biografias.es (kontsulta data: 2025-09-11).