Francesc Sabaté
Francesc Sabaté | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Francisco Sabaté Llopar |
Jaiotza | L'Hospitalet de Llobregat, 1915eko martxoaren 30a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Sant Celoni, 1960ko urtarrilaren 5a (44 urte) |
Heriotza modua | berezkoa ez den heriotza: bala zauria |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | iturgina, Erresistentziaren kidea, anarkosindikalista eta sindikalista |
Kidetza | Lanaren Konfederazio Nazionala Los Solidarios Maki (frankismoaren aurkako gerrilla) |
Izengoitia(k) | Quico Sabaté |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila |
Francesc Sabaté Llopart, izengoitiz El Quico edo Quico Sabaté (Hospitalet de Llobregat, Katalunia, 1915eko martxoaren 30a – Sant Celoni, Katalunia, 1960ko urtarrilaren 5a) anarkista izan zen.
CNT-FAI erakunde anarkistako kidea zen, eta Llobregateko meatzarien matxinadan hartu zuen parte 1932an. Aragoiko frontean borrokatu zen Espainiako Gerra Zibilean, eta erbestera jo behar izan zuen ondoren. Gerrilla-borrokari eutsi zion 1945etik aurrera, Bartzelonan batez ere. Guardia zibilek hil zuten 1960an.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francesc Sabaté ![]() |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.