Francesca Caccini
| Francesca Caccini | |||
|---|---|---|---|
![]() | |||
| |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Florentzia, 1587ko irailaren 18a | ||
| Herrialdea | |||
| Heriotza | Florentzia, 1640 (52/53 urte) | ||
| Familia | |||
| Aita | Giuglio Caccini | ||
| Ama | Lucia Gagnolanti | ||
| Haurrideak | ikusi
| ||
| Hezkuntza | |||
| Hizkuntzak | italiera | ||
| Irakaslea(k) | Giuglio Caccini | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | musikagilea, poeta, lauta-jotzailea, idazlea, opera abeslaria, musika-irakaslea eta aktorea | ||
| Mugimendua | musika barrokoa | ||
| Genero artistikoa | opera | ||
| Ahots mota | sopranoa | ||
| Musika instrumentua | Lauta ahotsa | ||
Francesca Caccini (Florentzia, Italia, 1587ko irailaren 18a - 1640 ondoren) Barrokoaren hasierako italiar konpositorea, abeslaria, musika irakaslea eta olerkaria izan zen. Opera bat sortu zuen lehenengo emakumea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Giulio Caccini abeslari eta konpostorearen alaba zen. Musika munduan bere aitak sartu zuen, ziurrenik. Bere lehenengo agerpena abeslari bezala 1600. urtean izan zen, Frantziako Henrike IV.aren eta Maria Mediciren ezkontzan; bere aitak ere parte hartu zuen zeremonian.
1604an, Caccini familia osoak Frantziara bidaiatu zuen. Henrique IV.a erregea harrituta geratu zen Francescarekin, eta bere gortean geratzea proposatu zion. Hala ere, funtzionario florentziarrak kontra jarri ziren, eta itzuli egin zen Italiara. Han, bere ospeak hazten jarraitu zuen. Handik gutxira, Claudio Monteverdiren atentzioa deitu zuen. 1607an Giovanni Battista Signorinirekin ezkondu zen.
Bere ibilbidearen hasieran bere gurasoekin, anaiarekin eta arrebarekin abesten zuen, Concerto Caccini izenarekin. Baina, beranduago, talde bat eratu zuen bere arreba Settimiarekin eta Vittoria Archilei erromatarrarekin.
Denbora honetan konpositore trebetasunak garatzen hasi zen. Michelangelo Buonaroti libretistarekin batera musika idatzi zuen Medicien Gorteko atsedenaldi askotarako eta garai hartan estrenatutako operak idazten hasi zen.
1625ean lortu zuen bere arrakastarik handienetako bat La liberazione di Ruggiero dall'isola d'Alcina lanarekin. Ladislaus Sigismondo printzearen bisitarako konposatu zuen eta Varsovian interpretatu zen 1628an. Hau izan zen Italiatik kanpo emandako lehen opera.
Bere bizitzako azken urteen datuak urriak dira.[1]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- ↑ (Ingelesez) «Francesca Caccini | 17th Century Italian Composer & Singer | Britannica» www.britannica.com 2025-09-14 (kontsulta data: 2025-10-13).
