Francesco Cetti
| Francesco Cetti | |
|---|---|
![]() | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Mannheim, 1726ko abuztuaren 9a |
| Heriotza | Sassari, 1778ko azaroaren 20a (52 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | italiera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | ornitologoa, matematikaria, zoologoa, unibertsitateko irakaslea eta naturalista |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijioa | katolizismoa |
| Erlijio-ordena | Jesusen Konpainia |
Francesco Cetti (Mannheim, 1726ko abuztuaren 9a - Sassari, 1778ko azaroaren 20a) italiar jesuita, zoologoa eta matematikaria izan zen. Sardinia uharteko ornodunak aztertu zituen eta Storia Naturale di Sardegna bilduma argitaratu zuen.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mannheimen jaio zen, Palatinatuan (gaur egun Alemania). Gurasoak Como hirikoak zituen eta haurra zela familia Lonbardiara aldatu zen. MOnzako eskola jesuitan egin zituen ikasketak. Jesusen Lagundian filosofia (1745-1748) eta teologia (1752-1756) ikasketak egin zituen Milango Brare Unibertsitatean. Ondoren filosofia irakazlea izan zen Brerako Unibertsitatean bertan eta baita Nobleen eskola milandarrean.[2]
1764an Karlos Emanuel III.a Sardiniakoak jesuitei eman zien Cagliariko eta Sassariko Unibertsitate eraberrituetan hezkuntzaren ardura eta Francesco Cetti Sassariko matematika eta etika irakasle bihurtu zen. Natur Zientzietarako gaitasuna ere bazuen eta gobernuaren dirulaguntzak eskuratu zituen Sardinian ikerketa zoologikoak egiteko. Hainbat urtez esploratu zuen uhartea eta deskribapen topografikoa egin ondoren han bizi ziren lauoinekoak, anfibioak, arrainak eta txoriak deskribatu zituen, kobrezko grabatuak zituzten hiru liburutan. Bildumari Storia Naturale di Sardegna ("Sardiniako Historia Naturala") izena eman zion. 1777an ugaztunen inguruko gehigarri bat argitaratu zuen.[2]
Fosilen inguruko liburua idazten ere hasi zen baina bukatu aurretik hil zen.[2]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Storia Naturale di Sardegna[1]
- I quadrupedi di Sardegna (Sassari, 1774)
- Anfibi e pesci di Sardegna (Sassari, 1776)
- Gli uccelli di Sardegna (Sassari, 1777)
- Appendice alla storia naturale dei quadrupedi di Sardegna (Sassari, 1777)
Aintzatespena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alberto della Marmora naturalistak errekatxindorrari "Cettiren toria" izena eman zion eta C. J. Temminck zoologoak deskribatu zuenean Sylvia cetti izen zientifikoa eman zion. Gaur egun Cettia cetti izena du.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 (Ingelesez) «[SARDEGNA CETTI, Francesco (1726-1778). Anfibi e pesci di Sardegna [CON:] I quadrupedi di Sardegna. [CON:] Appendice alla storia naturale dei quadrupedi di Sardegna. Sassari: Piattoli, 1777.»] Wannenes Art Auctions - Milano Genova Roma Torino Montecarlo (kontsulta data: 2025-12-25).
- 1 2 3 (Gaztelaniaz) Ciencia natural jesuita | Francesco Cetti (1726-1778) - Upaninews. 2025-08-09 (kontsulta data: 2025-12-25).
- ↑ Temminck, C.J.; Temminck, C. J.; Baird, Spencer Fullerton; Ocagne, Edmond d'. (1820). Manuel d'ornithologie, ou, Tableau systématique des oiseaux qui se trouvent en Europe : précédé d'une analyse du système général d'ornithologie, et suivi d'une table alphabétique des espèces. (2e éd., considérablement augm. et mise au niveau des découvertes nouvelles.. argitaraldia) Chez H. Cousin (kontsulta data: 2025-12-25).
