Francesco Queirolo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Francesco Queirolo
Il Disinganno, Queiroloren eskultura ezagunena. Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaGenova, 1704
HeriotzaNapoli, 1762 (57/58 urte)
Jarduerak
Jarduerakeskultorea
Lantokia(k)Genova
Erroma eta Napoli

Francesco Queirolo (Genova, 1704Napoli, 1762) XVIII. mendeko italiar eskultore barrokoa izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bernardo Schiaffinorekin Genovan ikasketak egin ondoren[1] Erromara joan zen 1720.eko hamarkadan Spinola kardinalaren babesean eta Giuseppe Rusconiren tailerrean hasi zen lanean. 1733an San Lucas akademiako lehen mailako eskultura txapelketan hirugarren saria jaso zuen.

Antonio Corradini eskultore veneziarraren jarraitzailea zen eta hura Napolin bizi zenez Queirolo ere hiri hartara bizitzera joan zen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreneko lanetako bat Klemente XII.a Aita Santuaren eskultura izan zen 1730. hamarkadan egin zuena. Florentziako Corsini galerian dago ikusgai.

Erroman bizi izan zen garaian Karlos Borromeoren eta San Bernardoren eskultura egin zituen Santa Maria Nagusiaren aurrealderako. Beste lan batzuk Kristina Suediakoaren bustoa (1740), Fontana di Treviko udazkenaren errepresentazioa (1749)[2] eta Sant'Andrea delle Fratte basilikan Grillo dukesaren hilobia (1752) egin zituen[1].

1752an Napolira iritsi zenetik Sansevero kaperan egin zuen lan. Il Disinganno ("Desengainua") izan zen bere lanik aipagarriena. Arrantzale bat sareetatik askatzen laguntzen ari den aingeru bat ikusten da. Sare horrek akatsa irudikatzen du eta aigeruak jakintza[3]. Marmol bloke bakarrarekin eginda dago eta zailtasun handiko elementuak ditu, sarea esate baterako. Italiako eskultore ugarik egin zioten uko lanari eta Queirolo izan zen ausartu zen bakarra. Zazpi urte behar izan zituen lana amaitzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Italieraz) «Queiròlo, Francesco nell'Enciclopedia Treccani» www.treccani.it (Noiz kontsultatua: 2021-12-06).
  2. Fontana de Trevi, Roma, Italia, 1732 — 1762. (Noiz kontsultatua: 2021-12-06).
  3. «Release from Deception by QUEIROLO, Francesco» www.wga.hu (Noiz kontsultatua: 2021-12-06).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francesco Queirolo Aldatu lotura Wikidatan