Franche-Comté

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Franche-Comté
Frantziako eskualdea
Ikurra
Armarria
Prefektura Besançon
Departamenduak Doubs
Haute-Saône
Jura
Belfort Herrialdea
Agintariak
 -  Presidentea Marie-Marguerite Dufay (PS)
 -  Prefeta
Geografia
 -  Guztira 16,202 km2
Biztanleria
 -  2008 zenbatespena 1.159.000 bizt.
 -  Dentsitatea 90bizt./km2
Webgunea
Kontseilu Orokorra

Franche-Comté[1][2] (frankoprovenzeraz Franche-Comtât, franche-comteraz Fraintche-Comtè) Frantzia ekialdeko eskualdea izan zen. 2016 urtetik Borgoina-Franche-Comté eskualdeko zati da.

Doubs (25), Haute-Saône (70), Jura (39) eta Belfort Herrialdea (90) departamenduek osatzen dute.

Prefektura Besançon hirian dago.

Antzinako probintzia frantsesa ere bada, gaurko Haute-Saône, Doubs eta Jura ia osoa hartzen zituena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako probintzia horrek Jura Erdialdea eta Haute-Saône hartzen zituen.

Dole izan zen lehendabiziko hiriburua, eta ondoren Besançon. Erromatarrek sekuandarrak aurkitu zituzten bertan eta Maxima Sequanorum deitu zioten lurraldeari. Burgundiarren eta, geroago, karolingiarren mendean egon ondoren Proventzako erresumak bereganatu zuen, Burgundiakoak ondoren eta Inperioak azkenik, 1169. urtean.

XIV. mendea arte ez zen Franche-Comté deitu. Frantziaren, Burgundiako dukearen eta Flandriako Margaritaren esku egon zen, hurrenez hurren; atzera Burgundiarren eskutara itzuli zen, eta, Burgundiako Margaritaren bitartez Inperioaren eta Espainiako habsburgotarrenetara azkenik.

Burgundiako markeserrian (1548) kokatua zegoenez, aparteko garrantzia izan zuen Espainiaren eta Herbeheren arteko komunikabideetan; hori dela eta nolabaiteko autonomia eta irabazi handiak izan zituen. Frantziako Henrike IV.aren eta Luis XIII.aren erasoak pairatu zituen; Luis XIV.ak, Maria Teresaren izenean, zituen eskubideak aldarrikatu eta lurraldea beretu zuen; Aachengo itunak itzultzera behartu zuen, baina Nimegako itunaren bidez (1678) haren jabe egin zen azkenik.

Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Franche-Comtétar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Franche-Comté Aldatu lotura Wikidatan