Francis Bacon (margolaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau dublindar margolariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Bacon».
Francis Baconen erretratua (Reginald Gray, 1960)

Francis Bacon (Dublin, Irlanda, 1909ko urriaren 28a - Madril, Espainia, 1992ko apirilaren 28a) margolaria izan zen.

Bizitza

Dublinen jaio zen, britainiar gurasoengandik. Parisen eta Berlinen ibili zen gaztaroan, eta 1929an Londresa itzuli zen, olio-pinturari bere kasa ekinez. 1944an suntsitu egin zituen bere obra gehienak, arrakastarik ez zuela lortzen ikusirik. Urte horretan ekin zion berriro margolari-lanari, oso bestelako oinarriekin, eta Gurutzaketa baten ondoko hiru irudiren azterketa triptikoa izan zen aro berriaren lehenbiziko obra. 1948an MoMAk Baconen obra bat erosi zuen, eta hurrengo urtean hainbat erakusketa egiten hasi zen. Haren obraren zati handi bat adiskideen erretratuak eta bere buruarenak dira: George Dyerren erretratua ispilu batean (1968), adibidez. Ezaguna da Behikiz inguratutako burua (1954) koadroa ere. Amorrua eta izua dira Baconen lanetan maiz ageri diren sentimendu nagusiak.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francis Bacon (margolaria) Aldatu lotura Wikidatan