Francis Fukuyama
| Francis Fukuyama | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Yoshihiro Francis Fukuyama |
| Jaiotza | Hyde Park (en) |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | ingelesa |
| Familia | |
| Aita | Yoshio Fukuyama |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Harvard Unibertsitatea Kansai University (en) Cornell Unibertsitatea State College Area High School (en) |
| Hezkuntza-maila | doktoretza |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Irakaslea(k) | Samuel P. Huntington Allan Bloom (en) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea, politologoa, blogaria, ekonomialaria, filosofoa, argazkilaria, unibertsitateko irakaslea eta historialaria |
| Enplegatzailea(k) | Johns Hopkins Unibertsitatea George Mason University (en) Kansai University (en) |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Jasotako sariak | |
| Kidetza | Carnegie Endowment for International Peace (en) |
| fukuyama.stanford.edu | |
Yoshihiro Francis Fukuyama (Chicago, 1952ko urriaren 27a) japoniar jatorriko estatubatuar politologo ezaguna da. Nazioarteko politika eta garapenaren inguruko hainbat lan egin ditu. Bere libururik ezagunena The end of the history and the last man da, 1992an argitaratua eta 20 hizkuntza baino gehiagora itzuli zena.
Liburu horretan argudiatu zuen, Sobietar Batasunaren desegitearekin eta Gerra Hotzaren amaierarekin, historia heldu zela bere azken helburura, hau da, ideologiak desagertzera eta mendebaldeko demokrazia liberalaren hedapenera.
Fukuyamaren ikuspegia kritikatua izan zen 2001eko irailaren 11ko atentatuak bezalako gertakarien ondoren. Era berean, autore batzuek, historia amaitu ez eta berriro ere bueltan dela defendatuko dute XXI. mendeko ikuspegi geopolitiko batetik. Kasu honetan AEB eta Txinaren arteko lehiaren testuinguruan.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Arbeo, Martin (2024): Liluraren kontra. Trantsizio geopolitikoaren argi-ilunak, Tafalla, Txalaparta. 84 or. ISBN 978-84-10246-25-6
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |