Francis Gary Powers
Francis Gary Powers | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Jenkins, 1929ko abuztuaren 17a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Encino (Los Angeles), 1977ko abuztuaren 1a (47 urte) |
Hobiratze lekua | Arlingtongo Hilerri Nazionala |
Heriotza modua | istripuzko heriotza 1977 Gary Powers helicopter crash (en) : hegazkin-istripua |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Milligan University (en) Grundy Senior High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | hegazkinlaria eta espioia |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | CIA KMZT (en) KNBC (en) Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armada Lockheed Corporation (en) (1963 - 1970) |
Jasotako sariak | |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armada |
Gradua | kapitain |
Francis Gary Powers (Jenkins, Kentucky, 1929ko abuztuaren 17a - Los Angeles, 1977ko abuztuaren 1a) estatubatuar hegazkinlari eta espioia izan zen.
Aireko armadan 1950ean sartu zen eta CIAk 1956an erreklutatu zuen. 1960an Turkiako Incirlik Aire Basera bidali zuten. 1960ko maiatzaren 1ean Lockheed U-2 hegazkin bat pilotatu zuen Sobietar Batasunaren gaineko espioitza hegaldi batean eta sobietar misil batek hegazkina bota zuen eta Powers harrapatu zuten. Hamar urteko konfinamendua ezarri zioten.
1962ko otsailaren 10ean askatu zuten, Estatu Batuetako ikasle batekin batera, sobietarrekin egindako preso-truke batean. Estatubatuarrek Rudolf Abel KGBko koronela askatu zuten.
1962tik 1970era Lockheed konpainiarako proba pilotu aritu zen eta gero KNBC telebista katerako helikoptero pilotu. 1977ko abuztuaren 1ean hil zen helikoptero istripu batean.