Francis Hagerup
George Francis Hagerup (Horten, 1853ko urtarrilaren 22a – Oslo, 1921eko otsailaren 8a) norvegiar zuzenbideko irakasle, diplomazialari eta Alderdi Kontserbadoreko politikaria izan zen. Norvegiako lehen ministroa izan zen 1895etik 1898ra eta 1903tik 1905era.
Zuzenbidea ikasi zuen Osloko Unibertsitatean eta unibertsitate bereko irakaslea izan zen. 1893tik 1895era Justizia ministro izan zen eta 1895ean Finantza ministro eta 1901etik 1906ra Stortingeko kide. Lehen ministroa izan zen 1895etik 1898ra eta 1903tik 1905era. Ondoren, Norvegiako enbaxadore izan zen Kopenhagen, Hagan, Bruselan eta Stockholmen.
Nazioarteko zuzenbide publikoan aritu zen eta Nazioarteko Zuzenbide Institutuko kide eta presidente izan zen. Norvegiako ordezkaritzako kide izan zen Hagako Bake Konferentzietan eta Nazioen Ligan. 1907tik hil zen arte Nobel Sariaren Norvegiako Batzordeko kide izan zen.
Emakumeen sufragio-eskubidea babestu zuen eta emakumeen eskubideen aldeko aktibista izan zen. 1884an Norvegiako emakumeen eskubideen aldeko elkartearen sortzaileetako bat izan zen.