Edukira joan

Francisco Abarca

Wikipedia, Entziklopedia askea
Francisco Abarca
inkisidore

Bizitza
JaiotzaSantander, 1748
Herrialdea Espainia
HeriotzaLima, XIX. mendea ( urte)
Hezkuntza
HeziketaSancti Spiritus Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakinkisidorea, apaiz katolikoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Sancti Spiritus Unibertsitatea

Francisco Abarca Gutiérrez de Cossio (Santander, 1748 – Lima, XIX. mendea) espainiar katedradun eta inkisidorea izan zen.

Jaioterrian hasi zituen ikasketak, frantziskotarren ikastetxean, Oñatiko Unibertsitatean sartzeko. Teologian lizentziatu eta 1774an apaiztu zen.

Instituta edo erromatar zuzenbidearen katedra zuzendu zuen Oñatiko Unibertsitatean, eta ondoren errektore aukeratu zuten. 1779an inkisidore fiskal izendatu zuten Logroñon eta Liman.

1789an, Karlos IV.aren koroatzea zela eta, zeremonietako buru izan zen. 1798an, inkisidore lanak Trujilloko kalonjeari, José Ruiz Sobrinori eta, ondoren, Pedro de Zaldueguiri eskuordetu zizkien.

1803an, Convictorio de San Carlosen panegiriko bat idatzi zuen, bere osasun egoera delikatua ikusita. Hamar urte geroago, Ofizio Santuko Auzitegitik kendu zuten. 1816an erretiroa hartu zuen. San Markos Unibertsitatearen erreforma orokorrari buruzko txostena aurkeztu zion Pezuela erregeordeari.[1]

Karlos III.aren Ordena jaso zuen eta Indietako Kontseiluko ohorezko kide izendatu zuten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Tauro, Alberto'. Enciclopedia ilustrada del Perú - Lima: PEISA, 2001. T. 1.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biografia
Kantabria
Artikulu hau Kantabriako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.