Francisco Alonso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Francisco Alonso
Francisco Alonso.JPG
(1927)
Bizitza
Izen osoa Francisco Alonso López Corral
Jaiotza Granada1887ko maiatzaren 9a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril1948ko maiatzaren 18a (61 urte)
Hobiratze lekua La Almudenaren hilerria
Hezkuntza
Heziketa Granadako Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak musikagilea
Genero artistikoa opera
zarzuela

maestroalonso.com
IMDB: nm0022180 Musicbrainz: e31d648f-716f-4a41-9782-50e08fcf2673 Allmusic: mn0000063001 Edit the value on Wikidata

Francisco Alonso López (Granada, 1887ko maiatzaren 9a - Madril, 1948ko maiatzaren 18a) espainiar musikagilea izan zen. Alonsoren musika alaia da, doinu errazekoa eta kutsu herrikoia duena. Pasodoble eta txotisetan gailendu zen, eta horiei bizitasuna eta grazia inprimatzen zizkien. Bere lanetako asko oraindik ere estimatuak dira, hala nola Los Nardos kalejira, El Pichi txotisa, biak Las Leandras errebistakoak,Tabaco y cerillas txotisa, Las de Villadiego errebistakoa, edo Maitechu mía abestia (azken biak Emilio González del Castilloren letrekin). Alacanteko hiriko jaietarako bi pasodoble idatzi zituen, "Les Fogueres de Sant Joan", 1934an estreinatutako La festa del poble izenburupean, eta La Nit de San Joan, foguerer pasodoblea banda, abesbatza eta bakarlari baxurako. Espainiako Autoreen Elkarte Nagusiko lehendakari izatera ere iritsi zen.