Francisco Benito Eraso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Francisco Benito Eraso
Bizitza
JaiotzaGarinoain, 1793
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaGarinoain, 1835 (41/42 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Zerbitzu militarra
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakIberiar Penintsulako Gerra
Lehen Karlistaldia

Francisco Benito Eraso Azpilikueta (Garinoain, 1793Garinoain, 1835) nafar militarra izan zen[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karlista zen. Iberiar Penintsulako Gerran parte hartu ondoren, 1822an fedearen armada izeneko gudarostea osatu zuen Nafarroan, 18.000 gizonekin. 1833an, Espainiako errege izendatu zuen Karlos VII.a Orreagan, baina Nafarroako erregeordeak Nafarroa Behererantz ihes egitera behartu zuen. Itzulitakoan Tomas Zumalakarregiren agindupean jarri zen, eta Urduña, Ordizia, Durango eta Eibar hartu zituen. 1835ko ekainean, Deskarga mendatean Espartero garaitu zuen. Zumalakarregi zauritu ondoren, Eraso izan zen Bilboko setioaren zuzendari. 1835eko uztailean, liberalen aurkako Mendigorriko guduan larri zauritu zuten, eta kasernara erretiratzean, zaldi gainetik erori eta horren ondorioz hil zen[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Benito Francisco Eraso, Auñamendi Entziklopedia, euskomedia.org
  2. Pirala y Criado, Antonio. Vindicación del general Maroto y manifiesto razonado de las causas del Convenio de Vergara. Iruñea: Urgoiti, 2005. ISBN 84-933398-8-1