Francisco Expedito Lopes
| Francisco Expedito Lopes | |||||
|---|---|---|---|---|---|
1954ko abuztuaren 24a - ← Juvêncio de Brito - José Adelino Dantas → Elizbarrutia: Garanhunsko elizbarrutia
1948ko abuztuaren 30a - - Raimundo de Castro e Silva → Elizbarrutia: Oeirasko elizbarrutia | |||||
| Bizitza | |||||
| Jaiotza | Sobral, 1914ko uztailaren 8a | ||||
| Herrialdea | |||||
| Heriotza | Garanhuns, 1957ko uztailaren 2a (42 urte) | ||||
| Hezkuntza | |||||
| Hizkuntzak | portugesa | ||||
| Jarduerak | |||||
| Jarduerak | apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||
| Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||
Francisco Expedito Lopes (Sobral, 1914ko uztailaren 8a – Garanhuns, 1957ko uztailaren 2a) brasildar elizgizon katolikoa izan zen. 1948tik 1954ra Oeirasko apezpikua izan zen eta 1954tik 1957ra Garanhunsko apezpikua.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sobralgo Sítio Jerusalémen jaio zen, Ceará estatuan[1], Edésio Pereira Lopes harginaren eta Noeme (edo Noêmia[2]) Cordeiro de Araújo jostunaren seme izanik. Zortzi anai-arreba izan zituen: Josa, Ana Suzete, João, Eurico, Cleomar, Zélia, Maria Ildecé eta Teresinha.[3] 1927an apaizgaitegi txikian sartu zen. 1932an Fortalezara joan zen ikasketak jarraitzera eta 1936an Erromako Pontifize Unibertsitate Gregorianora. 1938ko urriaren 30ean apaiztu zen eta biharamunean lehen meza eman zuen San Kalistoren katakonbetan. 1941eko uztailean Zuzenbide Kanonikoko doktoretza lortu zuen Pontifize Unibertsitate Gregorianoan. Urte bereko urriaren 2an jaioterrira itzuli zen eta han apezpikuaren idazkari, apaizgaitegiko irakasle eta Santa Ana ikastetxeko kapilau gisa aritu zen.[2]
1948ko abuztuaren 30ean, 34 urte baino ez zituela, Pio XII.a aita santuak Oeirasko apezpiku izendatu zuen. Urte bereko abenduaren 12an apezpiku ordenatu zuten Sobralgo katedralean. Erlijio hezkuntzari lehentasuna eman zuen, apaizgaitegi bat eta eskola ugari sortuz eta erlijio elkarteak berrituz. 1954ko abuztuaren 24an Garanhunsko elizbarrutira bidali zuten, eta 1955eko otsailaren 11n hartu zuen kargua.[2] 1956ko otsailaren 2an Brasilgo Fátimako Ama Birjinaren Misiolarien Institutua sortu zuen.[4]
1957ko uztailaren 1eko arratxaldean, Hosana de Siqueira e Silva apaizak hiru aldiz tiro egin zion errebolber batekin. Garanhunsko ospitalean ingresatu eta larri zaurituta, Lopes apezpikua hil zen uztailaren 2ko goizean.[2]
Ondorengotza apostolikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Scipione Rebiba kardinala
- Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
- Girolamo Bernerio kardinala (1586)
- Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
- Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
- Luigi Caetani kardinala (1622)
- Ulderico Carpegna kardinala (1630)
- Paluzzo Paluzzi Altieri Degli Albertoni kardinala (1666)
- Benedikto XIII.a aita santua (1675)
- Benedikto XIV.a aita santua (1724)
- Klemente XIII.a aita santua (1743)
- Bernardino Giraud kardinala (1767)
- Alessandro Mattei kardinala (1777)
- Pietro Francesco Galleffi kardinala (1819)
- Giacomo Filippo Fransoni kardinala (1822)
- Carlo Sacconi kardinala (1851)
- Edward Henry Howard kardinala (1872)
- Mariano Rampolla del Tindaro kardinala (1882)
- Jerônimo Tomé da Silva artzapezpikua (1890)
- José Tupinambá da Frota apezpikua (1916)
- Francisco Expedito Lopes apezpikua[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Portugesez) «Servo de Deus Francisco Expedito Lopes (1914-1957)» Academia Brasileira de Hagiologia (kontsulta data: 2025-09-21).
- ↑ a b c d (Portugesez) «CE e PE rendem homenagens a Dom Expedito Lopes» Jornal Correio da Semana 2024-07-08 (kontsulta data: 2025-09-21).
- ↑ (Portugesez) Cristino Júnior, Pedro Evânio Resende. (2016). Política, Religião e Educação: relações de poder em Garanhuns (1955-1957). Recife: Universidade Federal de Pernambuco, 23-24 or. (kontsulta data: 2025-09-21).
- ↑ (Portugesez) Martins, Ricardo. «Detalhes sobre Dom Expedito» Boletim Municipal (Sobral) 124 2009-07-10 (kontsulta data: 2025-09-21).
- ↑ (Ingelesez) «Bishop Francisco Expedito Lopes †» Catholic Hierarchy (kontsulta data: 2025-09-21).