Francisco Navarro Villosladaren monumentua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Francisco Navarro Villosladaren monumentua
Monumento a Francisco Navarro Villoslada.jpg
Kokapena
Herrialdea  EH
Lurraldea  Nafarroa
Herria Iruñea
Helbidea Iruñeko Lehen Zabalgunea
Arkitektura
Garaia 1918ko irailaren 26a
Webgunea
http://esculturas.pamplona.es/VerPagina.asp?IdPag=288&idioma=2 Francisco Navarro Villosladaren monumentua

Francisco Navarro Villosladaren monumentua Nafarroako Iruñea hiriburuan dagoen monumentu bat da. Tres Reyes hotelaren aurreko biribilgunearen erdian dago, Iruñeko Lehen Zabalgunean. Francisco Navarro Villoslada idazlearen omenez egin zen.

Multzoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Materiala: Harri landua. Multzoa: 400 cm., Gartzia Ximenez: 212 cm., Amaia: 204 cm. eta Omenezkoa (Idazleak).

Monumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monumentua hiru harmailako oinarri baten gainean dago: Pedro Muguruza euskal arkitektoak trazadura geometrikoan egindako egitura arkitektonikoa gin zuen, eta Lorenzo Coullaut Valera sevillar eskultoreak hiru eskulturen multzoa.

Alde banatan, ondokoen irudiak agertzen dira: Gartzea Semenez, Abartzuza eta Ameskoetako jauna, eta haren emazte Amaia, Ranimiro godoaren alaba. Biak ala biak Navarro Villosladaren eleberri arrakastatsuena izan zen Amaya o los vascos en el siglo VIII eleberriaren protagonistak dira.

1918. urtean, Francisco Navarro Villoslada (Viana, 1818-1895) jaio zeneko lehen mendeurrenarekin batera, Nafarroako Foru Aldundiak eta Iruñeko Udalak idazle, kazetari eta historialari nafarraren memoria ohoratzea erabaki zuten, haren omenez monumentu bat altxatuz. Monumentuaren gastuei aurre egiteko herri-harpidetza bat sustatu zen. 1918ko irailaren 26an, idazleari omenaldia egiteko ekitaldietan inauguratu zuten monumentua, eta inaugurazio ekitaldian ondokoek hartu zuten hitza: Fernando Romero, omenaldia antolatzeko Batzordeko kidea, Javier Arraiza garaiko Iruñeko alkatea eta José López Mendoza Iruñeko apezpikua.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea