Francisco Rodríguez Adrados

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Francisco Rodríguez Adrados
Atenasko Akademiako kide

Bizitza
Izen osoa Francisco Rodríguez Adrados
Jaiotza Salamanca1922ko martxoaren 29a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril2020ko uztailaren 21a (98 urte)
Hezkuntza
Heziketa Salamancako Unibertsitatea
Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Hezkuntza-maila Q50414356 Itzuli
Hizkuntzak katalana
gaztelania
Classical Greek (en) Itzuli
sanskritoa
Jarduerak
Jarduerak hizkuntzalaria, filologoa, unibertsitateko irakaslea, itzultzailea, full professor (en) Itzuli eta zutabegilea
Enplegatzailea(k) Instituto Cardenal Cisneros (en) Itzuli  (1949 -
Bartzelonako Unibertsitatea  (1951 -
Madrilgo Complutense Unibertsitatea  (1952 -
Jasotako sariak
Kidetza Real Academia Española
Historiaren Errege Akademia
Academy of Athens (en) Itzuli
Academia Argentina de Letras (en) Itzuli
Sociedad Española de Estudios Clásicos (en) Itzuli

Francisco Rodríguez Adrados (Salamanca, 1922ko martxoaren 29a - Madril, 2020ko uztailaren 21a) espainiar hizkuntzalaria, helenista eta akademikoa izan zen. Salamancako Unibertsitatean eskuratu zuen Filologia Klasikoko lizentzia, 1944an, eta handik bi urtera lortu zuen doktoregoa Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Katedradun izan zen Bartzelonako Unibertsitatean (1951) eta Madrilgo Konplutentsean (1952). Hainbat egile klasikoren lanak itzuli zituen (Tuzidides, Eskilo, Aristofanes eta Sofoklesenak adibidez), eta Historia de la fábula greco-latina lan handiaren zenbait ale idatzi zituen.

1956an, Emérita aldizkariko zuzendari izendatu zuten, eta Española de Lingüísticakoa 1970ean. Beste zenbait erakundetan izandako karguez gainera, Sociedad Española de Estudios Clásicos elkartearen lehendakaria izan zen 1985az gero, eta erakunde horretatik lan eskerga egin zuen grekoa eta latina Espainiako irakaskuntza-planetatik desager ez daitezen. 1986an Consejo Superior de Investigaciones Científicas (CSIC) erakundearen lankide gisa, greko klasikoaren eta Erdi Arokoaren hiztegi bat prestatzen diharduen lantaldearen zuzendari izendatu zuten. Real Academia Españolako kidea zen (1990) eta baita Atenaskoarena ere, ikerketa klasikoen alorrean egindako lanari esker.

Sariei dagokienez, Espainiako Itzulpen Sari Nazionala irabazi zuen 1963an Diccionario griego-español lanarengatik. Hogeita hamar liburutik gora eman zituen argitara, antzinako Greziako literatura eta hizkuntzalaritzari buruzkoak, hizkuntzalaritza indoeuroparrari buruzkoak eta hizkuntzalaritza orokorrari buruzkoak. Aipagarriak dira, besteak beste: Evolución y estructura del verbo indoeuropeo (1963, Aditz indoeuroparraren bilakaera eta egitura); Fiesta, comedia y tragedia (1983, Festa, komedia, tragedia); La democracia ateniense (1988, Atenasko demokrazia); eta La historia de la lengua griega (1999, Grekoaren historia).

Sociedad Española de Estudios Clásicos elkarteko presidente eta katedradun emeritu zen, eta baita Sociedad Española de Lingüísticako presidente ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]