Francisco Sáenz de Tejada
Itxura
Francisco Sáenz de Tejada Olózaga (Arnedo, 1895eko uztailaren 10a - Madril, 1966ko irailaren 28a), Benasqueko II. baroia, errioxar magistratu eta politikari kontserbadorea izan zen, frankismo garaian gobernadore zibila izandakoa.
Primo de Riveraren diktaduran Madrilgo zinegotzia izan zen. Tradizionalista edo integrista,[1] edonola ere, Asociación Católica de Propagandistasekin lotura estua izan zuen. 1937an Lugoko gobernadore zibil izendatu zuten. Gero, Cáceres, Araba, Zaragoza, Gipuzkoa eta Balearretakoa izan zen.
1943 eta 1958 artean Gorteetako prokuradorea izan zen eta gero Espainiako Auzitegi Gorenean magistratua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «La intelectualidad y cuanto es y representa algo en el mundo de la política tributó ayer un rendido homenaje de justicia a don Víctor Pradera con motivo de su libro «El Estado Nuevo»» El Siglo Futuro: 8. 1935-12-20.