Francisco Suñer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Francisco Suñer
Francisco Suñer y Capdevila, en Nuevo Mundo.jpg
overseas minister (en) Itzuli

1873ko ekainaren 13a - 1873ko uztailaren 18a
Josep Cristòfol Sorní i Grau (en) Itzuli - Eduardo Palanca (en) Itzuli
Coat of Arms of Barcelona.svg
Bartzelonako alkate

1869ko urtarrila - 1869ko otsaila
Escudo del Congreso de España.svg
Gorteetako diputatua

Bizitza
JaiotzaRoses1826ko martxoaren 4a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaRoses1898ko abuztuaren 14a (72 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta medikua
Lantokia(k)Madril

Francisco Suñer eta Capdevila (Roses, Girona; 1826ko martxoaren 4a - 1898ko abuztuaren 14a.) espainiar politiko errepublikazale federala eta medikua izan zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bartzelonako Alkatea 1868an. [2]

Juan Bautista Topete almirante eta ministroak protesta egin zuen "oraindik fedea eta lotsa galdu ez duten hemezortzi milioi espainol"-en izenean. Bere foiletoa  José Caixal, Antolín Monescillo eta Luis de la Lastra y Cuesta gotzainek erantzun zuten eta Kataluinan José Argullol-ek bere Crit del Ánima obran izendatu. Horrez gain Tratado popular de la tisis (1872) tratatuaren egilea da, zeinak hedapen handia izan zuen. 1864an Narciso Monturiol, Clavé eta beste batzuekin batera Almanac progresista bat aurrera atera zuen Ateneo Katalanak publikaturikoaren erantzun modura. Narciso Monturiol-ekin urperagarri Ictineo-an egin zuen lan. Monturiol eta Suñer Capdevila-ren liburua gogor izan zen kritikatua eta elizak Index Librorum Prohibitorum-ean barneratu zuen, baina horrela izan arren, hurrengo urtean bigarren almanaka bat argitaratu zuten beren jazarpena ikusirik. 1869an  Empordán matxinada bat burutu zuen errepublika federalaren alde, kataluniako mendietan gotortzen zena, eta erraz garaitua izan zen gobernuaren indarraz, Frantziara alde egin behar izan zuen; Espainiara itzuli zen Gorteetan eserleku bat betetzeko. Atzerriko Ministroa izan zen Lehen Errepublikan zehar, Pi i Margall-en gabinetean 1873ko ekainaren 18tik uztailaren 18ra. Kabinetearen kolapsoan lagundu zuen 1873ko uztailaren 17an Kongresuko orkestraren tribunatik Cartagenako kantonalistei bere botoa ematean. Borboien berrezarkuntza gertatzean bizitza publikotik aldendu zen. 1898an hil zen. Bere epitafioak otoitz egiten du: "Borroka egin zuen Jainkoaren aurka / erregeen aurka / eta tuberkulosiaren aurka".  1873an Galán-ek egindako erretratu bat existitzen da.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Dios (Bartzelona, 1869).
  • Tratado popular de la tisis (1872)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. A. R. F. 1873, 4 orr. .

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • A. R. F.. Francisco Suñer y Capdevila. ISSN 2171-0228..
  • Guillermo Sánchez Martínez, Guerra a Dios, a la tisis y a los reyes: Francisco Suñer Capdevila, una propuesta materialista para la segunda mitad del siglo XIX español, Madril: Ediciones de la Universidad Autónoma de Madrid, 1987.
  • Germán Bleiberg eta beste batzuk, Diccionario de Historia de España. (1979). Madril: Alianza Editorial, 2. edizioa, 3 vols.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]