Francisco da Costa Gomes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Francisco da Costa Gomes
15. Portugalgo presidentea

1974ko irailaren 30a - 1976ko uztailaren 13a
António de Spínola - António Ramalho Eanes
Revolution Council Itzuli

Bizitza
Jaiotza Chaves1914ko ekainaren 30a
Herrialdea  Portugal
Heriotza Cascais2001eko uztailaren 31 (87 urte)
Hobiratze lekua Lisboa
Hezkuntza
Heziketa Portoko Unibertsitatea
Hizkuntzak portugesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria, gudaria eta matematikaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Portuguese Army Itzuli
Gradua jeneral
Parte hartutako gatazkak Portuguese Colonial War Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
Alderdi politikoa Politikari independente

Francisco da Costa Gomes (Chaves, 1914ko ekainak 30 - Lisboa, 2001eko uztailak 31) portugaldar militar eta politikaria izan zen. 1974-1976 bitartean Portugalgo presidentea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasketa militarrak amaitu ondoren hasi zen gudarostean karrera militarra egiten, zaldunerian. Bere lehenengo zerbitzua Errepublikako Guardia Nazionaleko gudari gisa egin zuen, eta 1944. urterako, kapitain-titulua eskuratua zuen. Urte hartan, matematikako lizentzia eskuratu zuen Portoko Unibertsitatean. Hurrengo urteetan, garrantzizko zenbait zeregin bete zituen NATOren nazioarteko zenbait erakundetan, eta 1948an, Estatu Goreneko kide egin zuten. Hurrengo urteetan, beste hainbat karguren ardura izan zuen. 1970ean Angolako gudarostearen komandante izan zen, eta 1972. urtean, Portugala itzulita, Estatu Goreneko Buruzagi izendatu zuten. Baina kargu hartatik egotzi zuten handik bi urtera, diktaduraren erregimenak gudarosteaz egiten zuen erabilerarekin bat ez zetorrelako.

1974ko Krabelinen Iraultzan Kapitainen mugimendu delakoarekin bat egin zuen, eta urte hartatik 1976ra, Portugalgo Errepublikako lehendakari izan zen. Hasieran ezker muturreko indarrei eman zien nagusitasuna. 1975. urtetik aurrera, berriz, komunisten, sozialista moderatuen eta ezkertiarren arteko oreka bilatzen ahalegindu zen eta, azkenik, azaroaren 25ean larrialdi-egoera ezarri zuen, Lisboan. Neurri hari esker sendotu egin zen Indar Armatuen Mugimendu ezkertiarraren eragin moderatua, eta demokrazia egonkortzea lortu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]