Francisco de Orellana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Francisco de Orellana
Francisco de Orellana1.JPG
Bizitza
JaiotzaTrujillo, 1511 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Espainia
HeriotzaAmazonas, 1546 (egutegi gregorianoa) (34/35 urte)
Heriotza modua: pozoitzea
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkonkistatzailea eta militarra
Enplegatzailea(k)Karlos V.a Habsburgokoa
Graduajeneral
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Francisco de Orellana (Trujillo, Gaztelako koroa, 1511 - Amazonas ibaia, Amerika, 1546) espainiar konkistatzailea izan zen. Amazonas ibaia esploratu zuen lehen europarra izan zen[1].

Peruko konkistan ibili zen Pizarrorekin batera. Pizarrok Quitotik ekialdera zeuden lurraldeak aurkitzeko asmoz prestatu zuen espedizioko kide izan zen. Espedizioak hirurogei egun egin zituen noraezean, eta atzera egin behar izan zuen; orduan Pizarro eta haren gizonak iparralderantz abiatu ziren, Coca eta Napu ibaietan gora, eta Aguarico eta Curaray ibaiek bat egiten duten lekuan zer jan ez zutela geratu ziren. Pizarrok jatekoaren bila joan zedila agindu zion Orellanari. 1542ko otsailean abiatu zen, ez ordea jatekoaren bila, Ipar Itsasoaren bila baizik, Pizarro eta espediziokideak han utzita. Zazpi hilabeteren buruan Amazonasen bokalera iritsi eta Venezuelara jo zuen. Espainiara joan zen, eta agintariek Amazonas inguruan aurkitutako lurraldearen gobernari izendatu zuten.

1545ean itsasoratu zen Sanlúcar de Barramedan Amazonastik Quitora joatekoa zen espedizioa, Orellana buru zuela. Amazonasa iritsi zirenean gizon eta ontzi ugari galdu zituen, eta bera ere hil zen, manaos indiarren lurraldean. [2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Francisco de Orellana Global.britannica.com
  2. Atlas de los exploradores españoles. GeoPlaneta 2009 ISBN 9788408086833. PMC 556943554. (Noiz kontsultatua: 2018-12-01).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francisco de Orellana Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Extremadura
Artikulu hau Extremadurako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.