Francisco de Rojas Zorrilla

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Francisco de Rojas Zorrilla
Bizitza
Jaiotza Toledo1607ko urriaren 4a
Herrialdea  Espainia
Bizilekua Plaza del Ángel
Heriotza Madril1648ko urtarrilaren 23a (40 urte)
Hezkuntza
Heziketa Salamancako Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak antzerkigilea eta idazlea

Francisco de Rojas Zorrilla (Toledo, Espainia, 1607ko urriaren 4a - Madril, Espainia, 1648ko urtarrilaren 23a) espainiar dramagilea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pedro Calderón de la Barcaren eskolako kidea izan zen, baina haren bizitzari buruzko oso datu gutxi iritsi dira. Toledoko Unibertsitatean egin bide zituen ikasketak, eta ondoren Madrilen hartu zuen bizilekua. Santiagoko Ordenako kide egin zen 1644an.

Antzerkirako 70 bat obra idatzi zituen, eta antzerki-molde berriak urratu zituen.

Obra nagusiak: Cada cual lo que le toca (Bakoitzari dagokiona); El Caín de Cataluña (Kataluniako Kain); Los encantos de Medea (Medearen xarmak); La vida en el ataúd (Bizitza hilkutxan); Los trabajos de Tobías (Tobiasen lanak); Obligados y ofendidos (Behartuak eta minduak); Donde hay agravios no hay celos (Laidoak direnetan zelorik ez); Del rey abajo, ninguno (Erregeren azpitik inor ez); eta Entre bobos anda el juego (Ergelen artean).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]